Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Fagor Ederlan Tafalla prest CGIren fabrikaziorako
Fagor Ederlan Tafallak bere ekoizpen ahalmena eguneratu du, grafito trinkoa duen burdinazko osagaiak fabrikatzen utziko dien sistema berri bat edukitzeko. Horretarako, SinterCast enpresa liderraren laguntza eduki du, haren 3000 sistema aukeratu baitu. Sistema horrek aleazioaren kalitatea bermatzeko behar den kontrola egiten uzten du, ibilgailu komertzialetarako eta aplikazio industrialetarako produktuen garapenean bereziki eta asko erabiltzen den aleazioa baita.
Fagor Ederlan Tafallaren eta Ederteken ingeniaritzak gidatu duen proiektuak arrakastaz bukatu du aplikazio industrialetarako motor blokeen eta kulaten fabrikaziora bideratutako prototipoen fabrikazioa. Horrekin, Fagor Ederlan taldeak ibilgailu komertzialaren eta industrialaren sektorean duen posizionamendua indartuko du, sektore horretan 35 urte baino gehiago baitaramatza motor blokea, kulatak eta ibilgailuaren direkzioko eta tranmisioko beste produktu batzuk hornitzen.
Aleazio hori ibilgailu komertzial eta industrialetarako aplikazioetan erabili ohi da bereziki.
"Galdaketa eta moldekatze lanetarako instalazioetan azkenekoz egin dugun 40 milioi euro baino gehiagoko inbertsioaren ondoren, malgutasun metalurgikoarekin eta ahalmen dimentsionalarekin posizionatu gara grafiko trinkotua duen burdinak izan ditzakeen onurei erabateko etekina ateratzeko", azpimarratu du Ignacio Ainzua jaunak, Fagor Ederlan Tafallako Ingeniaritzako zuzendariak. "SinterCast System 3000 estandar osoaren arabera eguneratuta, espero dugu CGI proiektuen garapenean eta serieko ekoizpenean gure bezeroek dituzten premietan laguntzea".
Automobilaren aplikazioetarako, ibilgailu komertzial eta industrialetarako, motor osagaien ekoizpenerako espez¡alizatut,ako galdategi espezializatua izanik, funtsezkoa da galdategi honen bitartekoak eguneratzea, produktuen propietateak areagotzen uzten duen material mota horretara bideratuta dagoen eskariari erantzuteko.
Fagor Ederlan Groupek mundu osoan dituen sei burdin galdategietako bat da Fagor Ederlan Tafalla. Urtean 250.000 tona burdin baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin. Fagor Ederlan Group espezialista da Chassis eta Powertaineko osagaietan bidaiarientzako eta industriako ibilgailuetarako, bai eta aplikazio industrialetarako ere. Ibilgailu komertzialen eta industrialen sektorean, Fagor Ederlan taldeak segmentuan erreferenteak diren bezeroen konfiantza dauka, esaterako, John Deere, Deutz, Perkins, Meritor, DANA, Bosch,Eaton eta AAMrena, besteak beste, eta segmentu horretarako 1,5 milioi osagai baino gehiago fabrikatzen ditu munduan Tafallan, Brasilen eta Mexikon dituen lantegietatik.
Fagor Ederlan taldeak 4.500 enplegatu baino gehiago ditu 18 ekoizpen lantegitan, 5 herrialdetan, 650 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu, eta 700 milioi euroko salmentekin itxi du 2019ko ekitaldia .