Ezin duzu hutsik egin!

Urriaren 21ean kooperatibistok hitzordua dugu Urkulun, kooperatiben arteko laugarren lasterketa solidarioan. Festa goizeko 10:30ean hasiko da Nordic Walkinga gustuko dutenen ibilbidearekin eta lasterketa ordu erdi beranduago ekingo da, goizeko 11etan.
Card image cap
2018/09/04

Mundukidek antolatzen eta sustatzen duen lasterketa solidarioa ate joka dator, eta aurtengoan ere Urkuluko urtegiaren inguruan kooperatibista guztiak elkartu nahi ditu. 

Hitzordua datorren urriaren 21ean izango da, Urkuluko urtegi eta ingurune zoragarrian, Aretxabaletan, goizeko 10:30eatik aurrera. 

Mundukidek kooperatibista eta kooperatiba asko batu nahi ditu bertan (hiru laguneko taldeak osatuz) eta hala ekitaldia bera festa handi bilakatu nahi du. Euskadiko komunitate kooperatiboaren ospakizun handia. 

Izen-emateak egiteko aukera zabalik

Parte-hartzeko asmoa duten guztiek dagoeneko izena-emateko aukera dute Mundukideren webgunean edo bestela egunean bertan ere aukera izango dute, antolatzaileek bertan jarriko duten mahaian lasterketa hasi aurretik. Era berean, aurten, interesatuek kooperatibetan ere izango dute aukera izena emateko.