TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

Konfekoop-ek 2012ko Kooperatiben Nazioarteko urtea aurkeztu du

2011/11/17

Javier Goienetxea Konfekoopeko presidenteak eta Felipe Yarritu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak gaur eman dute ezagutzera 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearen karietara prestatu den jardueren programa. Euskal kooperatibek nazioarteko ekimen honetan parte hartuko dute, eta horretarako 20 ekitalditik gora prestatu dituzte, ekitaldi instituzional zein ludikoak. Kooperatiben eragin sozio-ekonomikoa euskal jendarteari ezagutzera ematea eta kooperatiben sorrera eta hazkunde autonomoa sustatzea dira programa horren helburuak.

Gehiago irakurri

Gazteria, kooperatiba-enpresaren etorkizuna

2011/11/17

Forokoop eztabaidarako guneak antolatuta gazteriaren eta kooperatibaren etorkizunaren gaineko jardunaldia burutzen ari da gaur Bilbon. Carlton Hotelean MONDRAGON korporazioko, Alecop-eko, Arizmendiarrietaren elkarteko, MUko eta beste zenbait kooperatibetako kideak elkartu dira.

Gehiago irakurri

Hazitegi ikerketa taldeak bi liburu argitaratu ditu haurraren ongizateaz

2011/11/01

Udazken honetan Hazitegi taldeak bi liburu kaleratuko ditu, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta: 'Haurraren ongizatea 1. Oinarri psikopedagogikoak' eta 'Haurraren ongizatea 2. Hezkuntza proposamenak'.

Gehiago irakurri

Lea-Artibaiko Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa

2011/10/31

Enpresa Traktoreen lehen Elkargunea pasa den irailaren 30ean ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta 12 enpresatako gerenteak gonbidatu zituzten. Ekitaldiaren hasieran 'Enpresen lehiakortasunerako garapenerako negozio eredu berriak' hitzaldia eskaini zen eta ondoren, parte hartzaileek euren esperientziak elkartrukatzeko aukera izan zuten. Hau izan zen enpresentzako aurreikusita dauden hainbat topaketen lehenengo bilera. Urtean bi aldiz elkartzeko proposamenarekin bukatu zen Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa.

Gehiago irakurri

Mekatronika eta fabrikazio prozesuen gaineko jardunaldi teknologikoak Garaian

2011/10/26

Ideko-IK4 Zentro Teknologikoak jardunaldi teknologikoak antolatu ditu 25. urteurrena ospatzeko. Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean izango dira, urriaren 27an eta 28an.

Gehiago irakurri

Vicenç Navarroren hitzaldia, aurtengo Arizmendi Topaketetan

2011/10/19

Azaroaren 24an egingo dira 2011ko Arizmendi Topaketak, Gizabideak antolatuta. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomista kataluniarra izango da hizlari aurtengo topaketetan.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Open Innovation ekimenaren aurkezpena

2011/10/05

MONDRAGONeko Business Acceleration Centerreko (BAC) ekintzen artean, 'Berrikuntza Irekirako' ekimena jarri da martxan, MONDRAGON Open Innovation izenekoa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin elkarlanean antolatuta.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolak Guraso Mintegia antolatu du aurten ere

2011/10/04

Haurraren nortasunaren oinarrizko hezurdura lehenengo sei urteetan eraikitzen da. Hain justu ere, Mintegiaren helburua da adin tarte horretan seme-alabak dituzten gurasoei ezagutaraztea eraikuntza horren nondik norakoak. Arizmendiko guraso guztiek izango dute aukera jardunaldietan parte hartzeko.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioak babes handia eskaini dio Basque Culinary Center proiektuari

2011/09/27

Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateak eta munduan bakarra den bere I+G zentroak astelehenean hasiko dute ikasturtea 50 ikaslerekin. Fakultatearen inaugurazio ekitaldietan MONDRAGON taldeko zuzendari eta kooperatibetako arduradun ugari izan ziren. Horien artean Ander Terradillos, Fagor Etxetresnetako zuzendari orokorra. BCCrekin duten harremanaz berba egin dugu harekin.

Gehiago irakurri

III. Gaueko Tafyd Krosa urrian, Arizmendik antolatuta

2011/09/23

Arizmendi Ikastolako Egunaren egitarauaren barruan, Arizmendi Pro-k Gaueko Tafyd Krosa antolatzen du Arrasaten, kirola eta herriko parte-hartzea sustatzeko asmoarekin. Urriaren 14an egingo da aurten, 20:00etan hasita. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta lau kategoriatan banatzen da: gizonezko seniorrak, emakumezko seniorrak, gizonezko beteranoak eta emakumezko beteranoak.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 26 Min: 10
Max: 25
Asteazkena 27 Min: 10
Max: 28
Osteguna 28 Min: 15
Max: 30
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak