TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

Berrikuntzari buruzko jardunaldia Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/03/29

Urtarrilaren bukaeran, berrikuntzari buruzko jardunaldia ospatu zen Markina-Xemeinen zabaldu berri den Lea-Artibai Berrikuntza Gunea gune teknologikoan, “Nola bultzatu agentzietatik dibertsifikazioa enpresetan” lelopean. Arlo honetan agentzia eta eragile desberdinak ematen duten zerbitzuari buruzko esperientziak elkarbanatzea izan zen jardunaldiaren helburua.

Gehiago irakurri

First Lego League-eko entrenatzailerik onenak, Idoia Armendariz eta Edorta Arana

2011/03/29

Txapelketako talderik gazteenetakoa izan da Leintz Gatzagako Prototype eta Euskadiko txapelketako kanporaketan aurrera egin ondoren, Espainiakoan ez zuten onenen artean egoterik izan. Hala ere, esperientzia bikaina izan da gatzagarrentzat eta, Idoia Armendariz Fagor Etxetresna Elektrikoetako bazkideak eta Edorta Arana EHUko irakasleak entrenatzaile onenen saria eskuratu dute.

Gehiago irakurri

Beste lau urterako MUko errektore izendatu dute Iosu Zabala

2011/03/08

Zabala 2006tik da MUko errektore. Erabakia hartzerakoan, "egungo Plan Estrategikoaren proiektu garrantzitsuak abian jarri eta garatzerakoan errektoreak izandako jokaera" nabarmendu du MUko Errektore Kontseiluak. Baita "taldeei eta proiektuei adorea eta bultzada emateko izan duen gaitasuna".

Gehiago irakurri

Huhezinema 2011: izena emateko epea martxoaren 25era arte

2011/03/08

Huhezinema euskal film laburren 4. jaialdian parte hartzeko deialdia irekita dago: martxoaren 25ean bukatzen da lanak bidaltzeko epea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatekoek antolatzen dute jaialdi hau.

Gehiago irakurri

Lea Artibai Ikastetxea, pausuz pausu unibertsitate eskaintza sendotzen

2011/03/08

Alex Arrillaga (Amoroto, 1979) Lea Artibai Ikastetxeko irakasle eta ikerlaria Doktore izendatu berri dute London Metropolitan Unibertsitatean, zazpi urteko lan mardul eta sendoaren ondoren. Modelling Vulcanization and Rheological Processes during Injection Moulding of Rubber Mixes using CAE izenburupean, kautxuaren injekzio prozesuaren simulazioan oinarritutako lana egin du. Tesiak ekarpen handia egin dio Lea Artibai Ikastetxeari, bai teknologi berrien garapenaren eta transferentziaren ikuspegitik, eta baita arlo akademikoan ikastetxeak unibertsitate eskaintza sendotu duelako ere.

Gehiago irakurri

Otsailaren 27an jokatuko du Arizmendi Ikastolako taldeak First Lego League txapelketako Espainiako finala

2011/02/17

Euskadiko txapelketa irabazi ondoren, Arizmendi Ikastolako taldea Espainiako kanporaketa prestatzen ari da buru belarri, Deriora eramango duten robotari hobekuntzak ezarriz.

Gehiago irakurri

Ziklo berria eta ate irekiak Lea Artibai Ikastetxean

2011/02/17

Otsailaren 12an ate irekiak izango dira Lea Artibai ikastetxean, ikasturte berrian izango den eskaintzaren berri emateko. Informazioa jasotzeaz gain, batxilergoa, erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak, diseinu eta berrikuntza ingeniaritza eta ikastetxeko zein Lea Artibai Berrikuntza Guneko instalazioak ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

TELP tailerrak Electra Vitoria kooperatiban

2011/02/17

TELP tailerretan parte hartu dutenek balorazio oso ona egin dute eta gustura eta eroso sentitu dira. Gainera, aurrera begirako pausuak emateko prest agertu dira eta antolatzaileen helburuak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 10 Min: 6
Max: 12
Asteazkena 11 Min: 6
Max: 9
Osteguna 12 Min: 5
Max: 11
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak