TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

David Sanchez Bote da MIK kudeaketan ikerketa-zentroko zuzendari nagusi berria

2012/12/03

David Sanchez Bote ikertzaile eta irakaslea –1976an Zumarragan jaioa– izendatu dute enpresen kudeaketari buruzko MIK ikerketa-zentroko zuzendari nagusi. Zentro hau Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari loturik dago. MIKeko zuzendari berriak azaroaren 28an hartu du kargua, eta zentroko aurreko zuzendari Aitor Urcelai ordezkatu du. Hura 2009tik gaur egun arte aritu da postu horretan lanean.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolako hiru talde izango dira First Lego Leagueko Euskadiko kanporaketan

2012/11/30

Arizmendiko Neskak, Arizmendi MGEP eta Arizmendi Ikerlan izango dira Arizmendi Ikastolak Euskadiko First Lego League kanporaketara eramango dituen taldeak. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 33 talde arituko dira, guztiak ere 16 urtetik beherako neska mutikoek osatutakoak. Ekitaldia Innobasquek antolatu du eta Zamudioko Euskaltelen egoitzan jokatuko da.

Gehiago irakurri

Juan Jose Ibarretxe: "Kooperatibagintza faktore garrantzitsua izango da etorkizuneko garapen ekonomikoan".

2012/11/30

Gizabidea Fundazioak antolatuta 'Arizmendi Topaketa 2012' egin zen atzo arratsaldean Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian. Gonbidatua, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, eta hitzaldiaren arloa; 'euskal gizarteak oro har eta batez ere kooperatibagintzak etorkizunari aurre egiteko gakoak aztertzea'. Ibarretxek 200 lagun baino gehiago erakarri zituen hitzaldira.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Health aukera bila osasunaren esparruan

2012/11/28

MONDRAGON Health erakundeak antolatuta, 'Aukera bila osasunaren esparruan' izeneko jardunaldia egin da gaur Otaloran, Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan. Jardunaldiak, MONDRAGON Health-ek antolatzen duen laugarrenak, sektorean egon daitezkeen aukerak identifikatu eta proiektu zein jarduera berriak abian jartzeko helburua du.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek enpresarik berritzaileenaren “Cambio Financiero” saria jaso du

2012/11/28

Joan den astelehenean, azaroak 26, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariorde Javier Sotilek enpresarik berritzaileenari emandako “Cambio Financiero” saria jaso zuen, Madrilen. Errekonozimendu horren bitartez, EIG Multimedia Taldearen aldizkari ekonomikoak Korporazioak bere enpresa ibilbidean izandako jarrera berritzailea saritzen du.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietaren itzalaz solasean

2012/11/27

Atzokoan Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Arrasate-Bergarako artzapezgoak antolatutako mahai ingurua izan zen Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Bertan Damaso Zuazua karmeldarra eta Txema Gisasola MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan ziren, Arizmendiarrietaren inguruko hausnarketak egin zituzten.

Gehiago irakurri

‘Kooperatibagintzan’ Aditu Tituluaren bosgarren edizioa abian da

2012/11/26

Bost urte igaro dira Kooperatibagintzan Aditu Titulua abian jarri zenetik, eta bost edizio horietan dagoeneko 100 lagunek hartu dute parte. Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak antolatzen du ikastaro hau MONDRAGONeko Gestio Soziala eta Otalorarekin elkarlanean.

Gehiago irakurri

Aktion ekimenaren lehenengo edizioa ospatu da Garaian

2012/11/23

'Guztion parte-hartzetik jaiotzen dira aldaketak, bada garaia'. Lelo horrekin abiatu da gaur Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunearen living labean, Aktion egitasmoa. Lehenengo edizioan ehun bat parte hartzaile izan dira, besteak beste: Lanki, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea, Arizmendi Ikastola, Forokoop, Konfekoop eta MUko lagunak elkartu dira.

Gehiago irakurri

Parte hartu eta irabazi Orbearen jantzia tulankide.com-en jarraitzaile eginda

2012/11/20

Tulankide.com-en newsletterra edo Twitter kontua (@TUlankide) jarraitzeagatik bakarrik, Orbea ziklismo taldeko jantziak (kulot eta maillota) irabaz ditzakezu. Abenduaren 5ean, eguerdiko 12etan, egingo da zozketa eta irabazlearen izen abizenak jakitera emango ditugu. Oraindik aukeran zaude!

Gehiago irakurri

Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia izango da protagonista 2012ko Arizmendi topaketan

2012/11/19

Juan Jose Ibarretxe Markuartu, Lehendakari ohia eta ekonomialaria izango da 2012ko Arizmendi topaketaren gonbidatu nagusia. Ibarretxe “Etorkizuna: Identitatea, Berrikuntza,... Lankidetza” izenburupean arituko da. Topaketa, azaroaren 29an izango da, eguena, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Ostirala 14 Min: 15
Max: 28
Larunbata 15 Min: 15
Max: 28
Igandea 16 Min: 12
Max: 25
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak