TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

Durangoko Landako gunean dena prest dago 'Berdeago' ekimenerako

2013/01/22

Urtarrilaren 25 eta 26an 'Berdeago' izeneko ekimena egingo da Durangon, Landako gunean. Berdeago ingurumen, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren arloan, gizartea kontzientziatzeko eta alor horretan produktu eta zerbitzuak sustatzeko dinamizazio egitasmoa da.

Gehiago irakurri

Elsa Punset Lea Artibai ikastetxean izan zen

2013/01/22

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 18an ospatu zen “Ilusio Ponpak” izeneko jardunaldia. Bertan hartu zuten parte: Isabel Mendiguren, ikastetxeko zuzendariak; Amaia Guijarro, HETELeko gerenteak; Olga de Miguel, Orbeako pertsonen arloko zuzendariak; Jose Angel Anta kriminologoak; eta Elsa Punset, filosofian lizentziaduna, kazetaritzan masterra duena, RNE eta telebistako kolaboratzailea eta “Brújula para navegantes emocionales” liburuaren egilea.

Gehiago irakurri

'Brokante teknologikoa' izeneko azoka motorrak berotzen ari da urtarrilaren 24rako

2013/01/16

Brokante Teknologikoa Business Acceleration Center – MONDRAGON BACen ekimen bat da, eta bere helburua da gure enpresa eta zentro teknologikoetan dauden stock teknologikoari eta negozio aukerei probetxua ateratzea, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bitartez. Datorren astean Garaia Berrikuntza Guneko H-Enean egingo den saiorako dena prest dago dagoeneko.

Gehiago irakurri

Reconomyko kideak izan dira MONDRAGONeko esperientzia ezagutzen

2013/01/15

Transition Network mugimenduko Shane Hughes MONDRAGON Taldeko esperientzia ezagutzera etorri da, eta bide batez Reconomyn egiten duten lanaren berri eman du. Bagara Herrigintzan izan da gaur goizean.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

2013/01/14

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian otsailean, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin. Ikastaroak profesional aktiboei zuzenduta daude eta gaztelaniaz emango dira: hiru formatu erdi-presentzialean eta beste hiru linea bidez.

Gehiago irakurri

Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da

2013/01/11

Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da, ikuspegi baikor batekin, prestakuntza berritzailea eta enpresen eta ikastetxeen elkarlana sustatzeko helburuarekin. Urtarrilaren 18an egingo da jardunaldia, goizeko 9:30tik 13:00etara, Markina-Xemeinen dagoen Esperantza eraikinean.

Gehiago irakurri

Orbea etxearen txirrindularitza jantzia jaso du Andoni Garciak

2013/01/11

Tulankide.com agerkari digitaleko jarraitzaile izateagatik saria jaso du Andoni Garcia arrasatearrak. Iragan azaroa eta abenduan gure webgunean abian jarritako zozketaren irabazle suertatu zen gazte mondragoetarra eta gaur eman dio saria TU lankideko zuzendari Javier Marcosek.

Gehiago irakurri

MUren Oñatiko campusean, marketin mugikorrari buruzko jardunaldia egingo da bihar

2013/01/10

Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza fakultatearen Oñatiko campusean, bihar, ostirala, esperientzia praktikoak eta marketin mugikorrarekin lotutako kontzeptuak azalduko dira. Diziplina hori "mobile marketing” izenez ere ezaguna da, eta gailu mugikorren bidez egindako marketin ekintzen diseinuaren eta ezarpena hartzen ditu barne.

Gehiago irakurri

Nolakoa izan beharko litzateke 2016an kooperatibagintza?

2013/01/07

Zeintzuk izan beharko liratezke 2016an kooperatibagintzaren ezaugarriak? Zeintzuk dira kooperatibistok nahi ditugun ezaugarri horiek? Galdera horiei erantzuteko asmoz abiatu da aurten ere Bagara erakundeak antolaturiko Foro Kooperatiboaren bigarren edizioa. Abenduan egin zen lehenengo saioa Aretxabaletan, Bagararen bulego berrietan, eta dozena bat kooperatibetako ordezkariek parte hartu zuten.

Gehiago irakurri

MODRAGON Korporazioa airetik

2013/01/04

Irudi artxibo bat sortzeko asmoz, MONDRAGONek korporazioaren instalazioak eta eraikin nagusiak grabatu berri ditu. Filmazio gehienak 2012ko azaroan egin ziren, baina 2011n ere hainbat irudi grabatu ziren. Era berean, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa ere filmatu zen.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteazkena 8 Min: 13
Max: 30
Osteguna 9 Min: 14
Max: 29
Ostirala 10 Min: 14
Max: 23
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak