TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek lehen eta bigarren saria jaso dute 'Get Up Orona' sarietan

2011/11/28

Ingeniaritzako azken urteko Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek, Julen Joseba Maestrok eta Beñat Mitxelenak, 'Get Up Orona' sarien bigarren edizioko lehen eta bigarren sariak lortu dituzte. Sari horiek joan den urtean sortu zituen Oronak, ikerketa sustatzeko asmoz, eta unibertsitateko karrera amaitzen duten gazteei dago zuzenduta. Goi Ingeniaritzako azken ikasturteko 14 ikaslek aurkeztu dute Karrera Amaierako proiektua, 'Get Up Orona' sarien bigarren edizio honetara.

Gehiago irakurri

"La crisis financiera, económica y social, y soluciones alternativas" hitzaldia Arizmendi topaketetan

2011/11/22

Datorren ostegunean, azaroak 24, 18:30ean egingo dira 2011ko Arizmendi Topaketak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Biteri Egoitza Nagusian. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomilariak egingo du hitzaldia.

Gehiago irakurri

Txema Gisasola izango da MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakaria

2011/11/18

Jose Mari Aldecoaren lekua hartuko du datorren uztailaren 1ean. MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboaren Batzorde Iraunkorrak, Agustin Markaide buru dela, erabaki du Txema Gisasola izendatzea MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakari izateko

Gehiago irakurri

Konfekoop-ek 2012ko Kooperatiben Nazioarteko urtea aurkeztu du

2011/11/17

Javier Goienetxea Konfekoopeko presidenteak eta Felipe Yarritu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak gaur eman dute ezagutzera 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearen karietara prestatu den jardueren programa. Euskal kooperatibek nazioarteko ekimen honetan parte hartuko dute, eta horretarako 20 ekitalditik gora prestatu dituzte, ekitaldi instituzional zein ludikoak. Kooperatiben eragin sozio-ekonomikoa euskal jendarteari ezagutzera ematea eta kooperatiben sorrera eta hazkunde autonomoa sustatzea dira programa horren helburuak.

Gehiago irakurri

Gazteria, kooperatiba-enpresaren etorkizuna

2011/11/17

Forokoop eztabaidarako guneak antolatuta gazteriaren eta kooperatibaren etorkizunaren gaineko jardunaldia burutzen ari da gaur Bilbon. Carlton Hotelean MONDRAGON korporazioko, Alecop-eko, Arizmendiarrietaren elkarteko, MUko eta beste zenbait kooperatibetako kideak elkartu dira.

Gehiago irakurri

Hazitegi ikerketa taldeak bi liburu argitaratu ditu haurraren ongizateaz

2011/11/01

Udazken honetan Hazitegi taldeak bi liburu kaleratuko ditu, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta: 'Haurraren ongizatea 1. Oinarri psikopedagogikoak' eta 'Haurraren ongizatea 2. Hezkuntza proposamenak'.

Gehiago irakurri

Lea-Artibaiko Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa

2011/10/31

Enpresa Traktoreen lehen Elkargunea pasa den irailaren 30ean ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta 12 enpresatako gerenteak gonbidatu zituzten. Ekitaldiaren hasieran 'Enpresen lehiakortasunerako garapenerako negozio eredu berriak' hitzaldia eskaini zen eta ondoren, parte hartzaileek euren esperientziak elkartrukatzeko aukera izan zuten. Hau izan zen enpresentzako aurreikusita dauden hainbat topaketen lehenengo bilera. Urtean bi aldiz elkartzeko proposamenarekin bukatu zen Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa.

Gehiago irakurri

Mekatronika eta fabrikazio prozesuen gaineko jardunaldi teknologikoak Garaian

2011/10/26

Ideko-IK4 Zentro Teknologikoak jardunaldi teknologikoak antolatu ditu 25. urteurrena ospatzeko. Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean izango dira, urriaren 27an eta 28an.

Gehiago irakurri

Vicenç Navarroren hitzaldia, aurtengo Arizmendi Topaketetan

2011/10/19

Azaroaren 24an egingo dira 2011ko Arizmendi Topaketak, Gizabideak antolatuta. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomista kataluniarra izango da hizlari aurtengo topaketetan.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Open Innovation ekimenaren aurkezpena

2011/10/05

MONDRAGONeko Business Acceleration Centerreko (BAC) ekintzen artean, 'Berrikuntza Irekirako' ekimena jarri da martxan, MONDRAGON Open Innovation izenekoa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin elkarlanean antolatuta.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Ostirala 22 Min: 7
Max: 12
Larunbata 23 Min: 6
Max: 11
Igandea 24 Min: 7
Max: 13
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak