Ez dira esku hutsik bueltatu

Zapatuan jokatu zen First Lego Leagueko Euskadiko Txapelketa Gasteizko Europa Jauregian eta Arizmendi Ikastolako Almen guneko talde batek robotaren diseinu onenaren sarietako bat eskuratu zuen.
Card image cap
2018/02/12

Tamalez, ordea, lau taldeetako batek ere ez zuen lortu Espainiako txapelketara joateko txartelik. Guztira Arizmendi Ikastolako 40 bat neska mutiko gerturatu ziren Gasteizera eta sekulako esperientzia bizi izan zuten. Almen eta Gaztelupeko ordezkariak pozik aritu ziren eta oso harro egindako lanaz. Arduradunen esanetan, "lan oso ona, giro bikaina, umore aparta eta jarrera izugarri ona erakutsi dute Arizmendiko taldeek. Benetan zoriontzeko lana egin zuten zapatuan".

FLL Euskadiko kanporaketako argazkiak

Robotaren froga, proiektu zientifikoa, FLL baloreak eta Robotaren diseinu atalak ederki landuta eraman zituzten eta "lan oso ona egiteko gai direla erakutsi zuten" bai Gaztelupeko zein Almeneko ikasleek. "Etorkizun ederra dutela erakutsiz".
Gainera, Almeneko talde batek ere, Robotaren diseinu onenaren sarietako bat lortu zuen  eta sari banaketa ekitaldian eszenatokira igotzeko aukera izan zuten. Tamalez, ordea, Espainiako txapelketara joateko saririk ez dute lortu.

Irakaskuntza