Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Euspot lehiaketak, sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide
Oraintsu aurkeztu da Euspot-en bigarren edizioa eta lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera hedatzea da. 2013ko edizioaren gaia izango da: "Sare sozialak eta euskara" eta lanak, apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean. Sari banaketa, berriz apirilaren 16an egingo da Aretxabaletako Zaraia aretoan.
Euspot lehiaketaren helburuak hauek dira: batetik hutsune bat bete nahi du ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu nahi du esparru guztietan. Hain justu ere, lehiaketan parte hartuko duten spot horiek herritarren arteko ahozko harremanetan euskararen erabilera bultzatu beharko dute.
Aurten, aldaketak ere izan dira oinarrietan eta 16 urtetik gorako neska mutikoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Gainera, sari berri bat egongo da adin tarte horretako lan onenarentzat.
Lau sari
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (18 urte beherakoak) / 250 euro