Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Euskararen historia aztergai MONDRAGONen
Joseba Beltza Bengoetxea historian lizentziaduna den EMUNeko teknikariak “Euskararen historiara hurbilpen bat” izenburupean hitzaldia eman zuen. Josebak nagusiki euskararen atzerakadaren zergatietan sakondu zuen. Zentzu horretan, Roldan Jimenok dioenarekin bat etorriz, hizlariak azpimarratu zuen euskararen galbidean Nafarroako konkistak baino garrantzia handiagoa borboitarrek izan zutela, besteak beste, euren agintaldiak (frantziar nahiz espainiar estatuetan) eta estatu-nazioen sorrera garaikideak izan ziren eta. Hitzaldiari buruzko informazio gehiago hemen.
Bestalde, bertaratuek aukera izan zuten Soraluce kooperatibaren “euskara hutsezko kanala” esperientzia ezagutzeko. Andoni Korkostegi Elortza Soraluceko produkzio arduradun eta euskara koordinatzaileak aurkeztu zuen esperientzia. Soraluceko bazkide euskaldunei -%79- ahalik eta funtzio gehien euskara hutsean eskaintzea edo eginaraztea helburutzat hartuta, dagoeneko euskara hutsean zenbait bide landu dituzte (e-posta orokorrak, 10T/nominak, intraneta eta OpenOffice/Outlook), hartzaile motaren arabera estrategia ezberdinak erabiliz: batzuetan galdetu edo eskainita eta beste batzuetan galdetu barik ezarrita baina betiere garbi utzita bazkideak duela azken hitza eta nahi duenean egin dezakeela atzera. Une honetan beste funtzio batzuk ere euskara hutsean ezartzeko lanean ari dira (harrera Plana, Batzar Nagusia eta hitzaldi informatiboak)