Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Euskara planen erakusleihoa: LABORAL Kutxa
Euskara planen erakusleihoen testuinguruan LABORAL Kutxaren euskara plana aurkezten dugu. Hizkuntzarekiko posizionamendua indartzeko garatutako planaren helburu eta emaitzak aurkezten dira bertan.
Euskara planen erakusleihoen testuinguruan Laboral Kutxaren euskara plana aurkezten dugu. Hizkuntzarekiko posizionamendua indartzeko garatutako planaren helburu eta emaitzak aurkezten dira bertan.
Euskara planaren indarguneak:
- Entitateak bezeroei zerbitzua eta produktuak euskaraz eskaintzen dizkie
- Hizkuntza-politika sendoa: euskara zerbitzu-hizkuntza izatetik lan-hizkuntza izateko helburua.
- Entitateak euskararekiko duen jarrera proaktiboa sinatutako hitzarmenen bitartez.
Lorpen nagusiak:
- Bezeroek aukera dute harreman komertzial guztiak euskaraz egin ahal izateko, eta langileek ere aukera dute lanean eta laneko harremanetan euskaraz egiteko.
- Euskararen gestioa LABORAL Kutxaren gestio orokorrean txertatu izana
- Urrezko BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria bereganatu duen finantza-erakunde bakarra da.
- Lanpostu guztietarako hizkuntza-eskakizunak definituta daude, eta betetze-mailari jarraipen zorrotza egiten zaio.
- Entitatearen atal guztietarako ezarrita daude hizkuntza-irizpideak (irudia/publizitatea, harremanak, komunikazioa eta lan-tresnak, eta hizkuntza-kudeaketa).
- Langileek euskara ikasteko aukera izan dezaten, trinkotasunean oinarritutako trebakuntza-proiektu ausarta jarri da abian.
Egungo erronkak:
- Bulegoetako langileen euskara-maila hobetzea.
- Bezeroekiko euskarazko zerbitzu-maila areagotzea, kalitatea zainduz.
- Kanpoko ekitaldi publikoetan euskararen presentzia areagotzea.
Bizpahiru adierazle
- Elebitasun tasa: %60
- Bezeroen gogobetetasun-maila euskarazko zerbitzuaren inguruan: 2018an 79,1 puntu (100etik), eta 2017an 77,2 puntu.
- Kanpo-hitzarmenak: hartutako konpromisoen betetze-maila oso altua da (%95).