TUlankide MONDRAGON

Euskal partzuergo batek Europako hego-mendebaldean fabrikazioa bultzatzeko berrikuntza sarea jarriko du martxan

2019/01/08

Ekimen honen sustatzaileak Aernnova, MONDRAGON Korporazioa, IK4, ITP Aero eta Tecnalia izango dira, eta 2019an jarriko dute martxan.
Euskal partzuergo batek Europako hego-mendebaldean fabrikazioa bultzatzeko berrikuntza sarea jarriko du martxan

Fabrikazioaren sektorea da Europaren motor nagusietako bat; bi milioi enpresa baino gehiago ditu, eta ia 30 milioi pertsonak lan egiten dute zuzenean sektore horretan. Hala ere, sektorea goitik behera aldarazten ari dira merkatuaren eta gizartearen behar berriak, aurrerapen teknologiko bizkorrak eta ingurumen- eta jasangarritasun-baldintzak. Sektorea lehiakorragoa, iraunkorragoa eta produktiboagoa izan dadin, EIT Manufacturing ekimena sortu da. Europako Batzordearen laguntza du, eta kontinente osoko 50 enpresa eta zentro teknologikok baino gehiagok parte hartuko dute, xedetzat harturik Europa mundu osoan berrikuntzaren erreferentzia bihurtzea eta enpresei laguntzea teknologia berriak bizkorrago eta modu eraginkorragoan barnera ditzaten.

Urtean 15 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du sareak, enpresei laguntzeko, produktu berriak sortzen eta garatzeko, eta  teknologia berriak aplikatzeko.

Ekimen horrek berrikuntza-sare espezifiko bat izango du Euskadin, Europako hego-mendebaldeko ekoizpen aurreratuko proiektuak, prestakuntza eta ekoizpen-jardueraren dinamizazioa sustatzeko eta finantzatzeko. AernnovaIK4 Research AllianceITP AeroMONDRAGON eta Tecnalia arduratuko dira ekimena martxan jartzeaz, eta, aurreikuspenen arabera, 2019an hasiko da. Urtean 15 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du sare horrek, enpresei laguntzeko bai produktu berriak sortzen eta garatzen, bai lehendik dauden teknologiak aplikatzen, eta Euskadiko industria-enpresen erdiek baino gehiagok horretaz baliatzeko aukera izango dutela aurreikusten da.

Aliantzaren helburuak

Euskadiko sareak erronka hauek ditu: industriaren digitalizazioa bultzatzea eta ekoizpen arinagoa, malguagoa eta ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik iraunkorragoa lortzen laguntzea. Hala, kalitatezko lanpostuak sortzen lagunduko du, eta orobat ikasleak prestatzen, talentudun pertsonak erakartzen eta enpresek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta inbertitzaileek parte hartzen duten “berrikuntza-ekosistemak” sortzen.

Horretarako, euskal sareak eragileen arteko harremanak sustatzeko mekanismo berriak jarriko ditu martxan EIT Manufacturingen lehen 7 urteetan, 100 produktu berritzaile baino gehiagoren merkaturatzea bizkortzeko, 200 enpresa berri baino gehiago sortzeko eta 10.000 pertsona baino gehiago trebatzeko.

EITB Manufacturing 50 erakundek baino gehiagok zazpi urte luzetan egindako lanaren emaitza da, eta euskal partzuergoaren berariazko ekarpena erabakigarria izan da ekimenak arrakasta izan dezan. Sareak bultzatzaile eta babesle du Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutua (EIT), zeinak sustatzen baitu prestakuntza ematen duten, I+G+Ba egiten duten eta negozio berriak sortzen dituzten berrikuntza-sareak sortzea. EITk dagoeneko sortu ditu honen antzeko komunitateak beste sektore batzuetarako, hala nola energia, ingurumena, sektore digitala, lehengaiak, elikadura eta hiri-mugikortasuna.

 

Eguraldia
Osteguna 22 Min: 12
Max: 27
Ostirala 23 Min: 10
Max: 34
Larunbata 24 Min: 16
Max: 35
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak