Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
Euskal gatazka hizpide Mondragon Unibertsitateko komunikazio campusean
Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Komunikazio campuseko ikasleek euskal gatazka hizpide izan duen 'Atzerako ispilutik: Euskal Herriaren iragan hurbila, oraina eta geroa' mahai-inguruan hartu dute parte. Ekitaldian, lau ordezkarik hitz egin dute: Aintzane Ezenarro (Gogora Institutuko zuzendaria), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria), Jon Moñux (Argituz elkarteko kidea) eta Mario Zubiaga (Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea). Gidari lanak, aldiz, Ane Zuazubiskar Mondragon Unibertsitateko ikasle ohi eta Euskadi Irratiko kazetariak egin ditu.
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle guztientzako moduko ekitaldia izanatik ere, Mundu garaikidea eta errepresentazioa izeneko moduluaren barnean kokatze da mahai-ingurua
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle guztientzako moduko ekitaldia izanatik ere, Mundu garaikidea eta errepresentazioa izeneko moduluaren barnean kokatze da mahai-ingurua. Aipatutako moduluan, iragan hurbilari erreparatu eta munduan azken hamarkadetan emandako gertaera nagusiak errepasatu dituzte: Gerra Hotzetik Ukrainako gerraraino. Gertaeren gainbegiratu horretan, gertatutakoak nola kontatu eta irudikatu izan diren hartu dute kontuan bereziki, komunikazioa eta ikus-entzunezkoak landuz. Behin munduaren erreparatuta, moduluaren helburua izan da Euskal Herriaren iragan hurbilari heltzea.
Mahai-ingurua
Hiru zati nagusitan banatu dute gaurko mahai-ingurua. Lehendabizikoan, iraganari so Euskal Herrian gertatutakoaren inguruko irakurketa kritikoa egin dute. Aintzane Ezenarrok azpimarratu du egindakoaren azterketa zintzoa egin beharra dagoela eta horretarako iragana ezagutu beharra dagoela: “ezagutza horri galbahe etikoa gehitzen badiogu, indarkeria ez dela bidea ikusiko dugu” ebatsi du.
Gorka Espiauk, bestalde, sortutako narratiben inguruko gogoeta plazaratu du. Bere esanetan, “narratibak argudio hobeak emanaz aldatzen direla uste genuen, baina ikasi dugu hitz egiteko espazioa zainduak sortuta, besteen argudioekin konektatu dezakegula, meta-narratibak sortuz”
Jon Moñuxek Argituz Elkartetik argitaratutako Memoria partekatu baterantz lana izan du bere hitzartzearen oinarrian, Arrasaten 1956 eta 2018 urteen bitartean gertatutakoak partekatuz.
Gorka Espiauk, bestalde, sortutako narratiben inguruko gogoeta plazaratu du. Bere esanetan, “narratibak argudio hobeak emanaz aldatzen direla uste genuen, baina ikasi dugu hitz egiteko espazioa zainduak sortuta, besteen argudioekin konektatu dezakegula, meta-narratibak sortuz”.
Ondoren, oraina izan dute hizpide hizlariek. Horrekin lotuta, “sufrimenduaren memoria oso sendoa” aldarrikatu du Mario Zubiagak, eta hori elkarbanatzea “zauriak baretzeko bide” izan daitekeelakoan.
Jardunaldia borobiltzeko, etorkizunera begira jarri dira parte-hartzaileak. Mario Zubiagak “gatazka ekiditeko bide demokratikoak” garatu behar direla azpimarratu du. Belaunaldien arteko arrakala handia dagoela ere plazaratu du Zubiagak. Ildo beretik eta komunikazioren ikuspuntutik, Espiau ikasleei zuzendu zaie, eskatuz sortzen ari diren errelatoak azaleratzea, “interesgarria da zuen ikuspegitik ikustea”. Espiauk bukatu du esanez, belaundaldi berrien begirada behar dela, errelatoen arteko loturak ikusteko eta benetako eraldaketa prozesuak emateko.
Ekitaldia ikasle eta hizlarien arteko galde-erantzun trukearekin bukatu da, ideia desberdinak elkarbanatuz.
Bi biktimarekin egoteko aukera
Bestalde, eta Gogora Institutuko Adi-adian programaren baitan, bi biktimarekin egoteko aukera izan dute egunotan ikasleek. Hala, urriaren 6an Alberto Muñagorri entzuteko parada izan zuten eta, urriaren 10ean, berriz, Olatz Etxaberekin. Ekitaldi hauek guztiak antolatu dira Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Planaren baitan.