Euskal familien konfiantzak atzerapauso arina erregistratu du

Laboral Kutxak egin duen ikerketa baten arabera, euskal familiek konfiantza berreskuratu dutela ziurtatzen dute, balio positiboak mantenduz, baina 2017ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, gutxitu egin da.
Card image cap
2017/09/28

Euskal familiek enpleguaren balorazioari buruzko igurikimen positiboa mantendu dute, nahiz eta bigarren hiruhilekoan ez den hain sutsua izan, hamar hiruhileko daramatza kopuru positibotan. Gainera, ekonomia orokorraren garapenaren igurikimen positiboa mantendu dute, baina aurreko datuarekin konparatuz gero, murriztu egin da baita ere. 

Familiek zuhurtziaz hartu dute etxebizitzen ekonomiaren garapena, oraindik balioak negatiboak dira, nahiz eta aurreztearen garapenaren igurikimena – oraindik negatiboa-, joan diren lau urteetako onena den. 

Era berean, euskal familiek igurikimen inflazionista mugatu dute urteko lehen seihilekoarekin alderatuz, KPIaren garapenarekin bat. 

Zabaldutako informazioak, euskal ekonomiaren bigarren hiruhilekoko (Eustat) hazkunde ekonomikoa (% 2,9) eta enpleguaren hazkundea (% 2,2) mantentzen ditu. Baina abuztuko Gizarte Segurantzaren afiliazioak (919.073) eta erregistratutako langabeziak (133.210) uztailekoak baino kaxkarragoak (% -1,3 eta % +1,8) dira, nahiz eta urtetik urterako hobekuntza mantentzen den (+17.474 afiliatu eta -9.904 langabetu, hurrenez hurren). Informazio horrek, enpleguarekiko eta ekonomia orokorrarekiko igurikimena mugatu ahal izan du.

Nola eragiten du familien konfiantzak gastu eta inbertsiorako erabakietan? 

2017ko hirugarren hiruhilekoan, erosketa handiak egiteko indizea handitu egin da, baina oraindik ere negatiboa da (-2, ehuneko +6 puntu) eta erosketa unearen inguruko balorazioa zertxobait okertu da (-5, ehuneko -2 puntu). 

Bestalde, autoak erosteko asmoa familien % 6 inguruan finkatzen da, eta etxebizitza erostekoa % 3,2k, nahiz eta oraindik, krisiaren aurreko kopuruak baino baxuagoak izan.

Laburbilduz, enpleguaren eta ekonomia orokorraren igurikimen positiboak lagunduta, 2017ko hirugarren hiruhilekoan euskal familien konfiantza positiboa da oraindik, bietan, bigarren hiruhilekoan erregistratutakoa baino baxuagoa den arren. Hala ere, nabarmentzekoa da kontsumoa eta inbertsio erabakiak egonkortu direla, eta zehazki, etxebizitza eta autoa erosteari lotutakoak, nahiz eta krisiaren aurreko mailatik behera jarraitzen duten. 

Banketxea