Euskadiko Kutxak Seguros Lagun Aroren %100 erosi du

Euskadiko Kutxak Lagun Aro BGAEren partaidetza guztiak erosi ditu, Seguros Lagun Aro SAn eta Seguros Lagun Aro Vida SAn. Bi sozietateek aseguru orokorren eta bizitza-aseguruen negozioa kudeatzen dute, hurrenez hurren. Euskadiko Kutxak, guztira, 65 milioi euro bideratu ditu eragiketara eta, horren ondorioz, sozietateen % 100en kontrola bereganatu du; beraz, Mondragon Korporazioaren Finantza Arloko barne-eragiketa izan da.
2011/12/19

Aurten ibilgailuen matrikulazioak eta pisuen salmentak murriztu diren arren, Seguros Lagun Aro konpainiak ekitaldiaren amaieran emaitza "nabarmen handiagoak" lortzea espero du:

  • Fakturazioa: aurreikuspenen arabera, aurtengo ekitaldiaren amaieran 210 milioi eurokoa izango da, iazkoa baino % 9,4 handiagoa.
  • Bezero kopurua: bezero kopuruak % 1,5 egin du gora eta, guztira, 376.000 bezero ditu konpainiak.
  • Emaitzak: ekitaldiaren amaieran eta zergak ordaindu aurretik, gutxi gorabehera, 15 milioi eurokoak  izango dira, hau da, 2010ekoak baino %30 handiagoak.

Etorkizunerako estrategiari dagokionez, Euskadiko Kutxak zerbitzuaren kalitatean liderra izaten jarraitu nahi du. Era berean, aurrerapauso handiak eman nahi ditu bezeroei balio bakarreko proposamena egiteko bidean, finantza-beharren gogobetetasuna eta familia eta enpresen segurtasuna uztartuz. Gaur egun, dibisioko finantza- eta aseguru-negozioek marka- eta merkataritza-politika berberak dituzte, baina etorkizunean aseguru-eskaintza aholkularitza eta pertsonalizazioa indartzen saiatuko da, Euskadiko Kutxaren taldeko bezeroen profil eta beharren arabera.

Finantza-entitateak 1,2 milioi bezero ditu gaur egun.

Banketxea

Aseguru konpainia