Euskadiko Kutxak 51,4 milioi euroko mozkinak lortu ditu

Euskadiko Kutxak oraintsu aurkeztu ditu pasa den ekitaldiko datu orokorrak. Horien arabera, 51,4 milioi euroko mozkinak lortu ditu, hau da, 2009 ekitaldian baino %9,8 gutxiago.
Card image cap
2011/02/17

Kreditu inbertsioari dagokionez, bezeroei emandako kreditua 16.471,3 milioi eurokoa izan da guztira, %1,9ko jaitsiera txikiaren ondoren. etxeko ekonomietako inbertsioak ere behera egin du apur bat, %0,7 zehazki, hala hipoteka-maileguetan nola kontsumorako finantzaketan eskaria txikitzearen ondorioz.

Enpresei dagokienez, urtetik urtera %4,5 txikitu da kreditu eta maileguetan emandako kopurua, nahiz eta, 2010eko esperientziari jarraiki, 300 milioi euroko Euskadiko Kutxa Likidezia Linea gaitu den. Dena den, eskaria doitzearen eraginez, linea hori ez da osotasunean estali. Entitateak lankidetza estua du jarduera garatzen duen lurraldeetako erakunde guztiekin, eta haiekin sinatutako hitzarmenetan kudeaketa aktiboa egiten du.

Aurrezkia

Pasiboko gerra deritzona izan da ekitaldiko ezaugarririk aipagarriena. entitateak gerra horretan ez parte hartzea erabaki zuen, likidezia-posizio sendoa zuelako. Horri eskerrak erakarpen-kostuei eustea lortu du, eta, hala ere, pasiboko saldoek ez dute gorabehera handirik izan. Horren guztiaren ondorioz, bezeroen zorroetan %0,1eko gorakada gertatu da.
Atal honetan, Max kontuaren bilakaera da aipatzekoa, %20ko igoera izan baitute haren saldoek. Errentagarritasuna, erabilgarritasuna eta komisiorik eza uztartuz, 225.000 bezero titularretik gora izatea lortu du. Beste alde batetik, BGAe-en eta Pentsio Planen saldoek %5,19 egin dute gora.

Eta likidezia kontuan hartuta, entitateak lasai egoteko moduko likidezia maila du: %85eko gordailu-ratioa du, emandako kredituen gainean. estatuko lehen bost entitateen artean dago, hortaz. Kutxek %71ko eta bankuek %62ko indizeak dituzte. Bestalde, 2013aren amaierara arte Euskadiko Kutxak ez du handizkako merkatuetako mugaeguneratzeei aurre egin beharrik.

Banketxea