Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Europara begiratzen duen Oronak 799 milioiko negozio-zifra lortu du
Oronak, Hernanin (Gipuzkoa) egoitza duen eta Europan mugikortasun soluzioak eskaintzen dituen bosgarren taldeak, Bazkideen Urteko Batzarra egin zuen Ideoko instalazio nagusietan. Topaketa telematikoa izan zen, streaming bidezko jarraipenarekin, eta, bertan, 2020ko kontuak onartu eta 2019-2022ko plan estrategikoaren esparruan sartuta dauden proiektuak errepasatu ziren.
Oronaren zifrak 2020an
Konpainiaren salmenta kopurua 799 milioi eurora iritsi zen, aurreko ekitaldiko emaitzari ia eutsiz, hori guztia Covid-19 pandemiaren ondoriozko krisi ekonomiko eta sanitarioak markatutako agertoki konplexu batean. Testuinguru horretan, Oronak 138 milioi euroko Ebitda lortu zuen. Bestalde, 2020ko inbertsioak 16,3 milioi eurokoak izan ziren. Langile kopuruari dagokionez, Oronak 5.471 langile zituen urte amaieran, eta, krisia gorabehera, kopuru hori handitu egin da aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
Batzarrean zehar, enpresaren nazioarteko dimentsioa, digitalizazioaren aldeko apustua eta kooperatibaren konpromiso sozio-enpresariala balioan jarri ziren.
Xavier Mutuberría taldeko zuzendari nagusiak azpimarratu zuenez, "Gaur aurkezten ditugun emaitzak oso positiboak dira; izan ere, kontratazioari eustea lortu dugu, eta negozioaren zifra mantendu 2020ko ekitaldian arraroan, Covid-19aren krisiak eta munduko dezelerazio ekonomikoak markatutakoa. Lorpen handia izan da hau, kolektibo osoaren ahaleginari eta konpromisoari esker burututakoa". Gainera, "Oronan bezeroen eta azken erabiltzaileen behar berrietara egokitzen eta erantzuten jakin dugu, eta hori kontratu berrietan eta ekimen sozialetan islatu da, gure esperientzia kooperatiboa bete-betean garatzea ahalbidetu digutenak".