Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Europako zenbait parlamentario MONDRAGONen bisitari
Gabriela Zimmer, Europako Ezker Bateratuko Talde Konfederaleko presidentea buruan zela iritsi zen MONDRAGONeko Zentro Korporatibora Europarlamentuko ordezkaritza handia. Ezker europarrak asteon egin ditu Donostian hausnarketa jardunaldi batzuk eta MONDRAGONera eginiko bisita Euskal Herrira eginiko bisitaren lan agendaren parte garrantzitsua izan da.
MONDRAGONen Iñigo Ucinek, Korporazioko presidenteak; eta Ander Etxeberriak, Hedapen Korporatibo eta Euskara arduradunak egin zieten ongietorria. Biek ala biek MONDRAGON korporazioaren errealitatearen berri eman zieten europarlamentarioei eta gustura erantzun zituzten haien galderak.
Bisita, neurri haundi batean, Josu Juaristik hitzartu zuen, EH Bilduko Talde Europarreko hautetsiak. Josu behin baino gehiagotan gerturatu da MONDRAGONera eta eredu kooperatiboaren jarraitzaile sutsua dela adierazi du askotan.
Eztabaida irekia
Aurkezpenaren ondoren, Talde parlamentarioko presidenteak eztabaia irekian parte-hartu zuen, arlo kooperatiboaren eta Europaren gaineko eztabaidan hain justu ere. LANKIko Igor Ortega ikertzaileak ere parte-hartu zuen mahai inguruan.
Bisitaren bitxikeriak
Bisitaren bitxikerien artean, aipatzekoa da MONDRAGONera gerturatutako pertsona kopurua; guztira 110 lagun elkartu ziren, eta horietatik soilik 22 ziren europarlamentarioak. Gainerako guztiak itzultzaileak (hitzaldiak zazpi hizkuntzatara itzuli ziren aldi berean), komunikazio aholkulariak eta europarlamentarioen senideek osatzen zuten.