Etxebizitzen berritze integralerako zerbitzua, Euskadiko Kutxaren eskutik

Eraikinak berritzea eta eraikuntza berriko prestazioez hornitzea du helburu zerbitzuak, betiere iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioaren errentagarritasun ekonomikoa kontuan hartuta.
Card image cap
2011/05/11

Euskadiko Kutxak hitzarmena sinatu du LKS, ULMA, Ondoan, Fagor Mueble eta Fagor Confort enpresekin, giltza eskuan zerbitzua eskaintzeko jabekide-elkarteei.

Diagnostikoa eta finantzaketa

Zerbitzuak eskaintzen du: eraikinari diagnostikoa egitea, obra-proiektua, aholkularitza energetikoa, berritze finantzaketa eta dirulaguntzen kudeaketa. Gainera, berritzearen ondorioz zenbat energia aurreztuko den kalkulatuko da, baita inbertsioa zenbat urtetan amortizatuko den ere.

Aurrezki-entitateak finantzaketa ere eskaintzen du,  lehentasunezko baldintzetan gainera. % 5,95etik aurrerako interes-tasa, berme pertsonaleko maileguetan. Baldintza horiek LKSk egindako proiektuetan baino ez dira aplikatuko. Baldintzok 2011ko abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean.

Banketxea