Errezeta: "Te berde matchaz eginiko mousse arina"

Postre honek te berdea du osagai nagusi, polifenoleak ditu, hau da, katetxina eta flabonol antioxidatzaile indartsuak. Hori dela eta, hainbat gaixotasun saihesteko elikagai garrantzitsua da.
Card image cap
2019/01/23

Postre aireatua da honako hau eta aireak atributo sentsoriala ematen dio, nahiz eta bisuala ere indartsua den. Hori dela eta, postre honek espero dena baino gehiago asetzen du. Zentzu honetan, azkenaldian demostratu da antzerako produktuak gaineratuta, elikagai batzuk gehiago asetzen dutela eta sarritan erabili izan dira pisua kontrolatzeko edota jatordu atseginagoa diseinatzeko, era berean, osasungarriago ere izan dadin.

OSAGARRIAK:

Te berdearen oinarria egiteko:

  • 3 arraultza, txuria eta gorringua banatuta.
  • 65g maizena (7 koilarakada)
  • 750g almendra esnea
  • 75g azukrea (6 koilarakada)
  • 13g matcha te berde japoniarra (1 ½ koilarakada)
  • 1 gatz apurra

Arraultza txuringoak irabiatzeko

  • 35g azukre lustrea (4 koilarakada)

Apaintzeko:

10g marrubi liofilizatuak (½ koilarakada, basotxo bakoitzeko)

5g sesamo beltza (½ koilarakada, basotxo bakoitzeko)

ARGIBIDEAK:

1. Arraultzaren gorringoak irabiatu, 50ml esnearekin batera. Osagaiak ondo nahastu, pikortxoak atera aurretik.

2. Berotu ontzi batean esnea, azuklrea, te berde matcha eta gatza.  Erdi edo su altuan jarri, esne beroa gaineratu eta segi irabiatzen. Dena ondo nahastu ondoren, segi suan eta ondo irabiatu, sendotu arte, irin gustoa kentzeko, minutu batez gutxigorabehera. Ontzi honetako dena bowl garbi batera bota eta gainetik film zati batekin estali, guztik hoztu arte. 

3. Hoztu eta gero, arraultza txuringoak irabiatu azukrearekin batera, harro-harro geratu arte.

4. Haga txiki batekin, harro-harro ditugun txuringoak bota te berdearen nahasketara, hiru alditan. Ondo nahastu, nahasketak ahalik eta aire gehiena hartu dezan.

5. 140g-tako portzioetan serbitu, edalontzi indibidualetan. Apaindu marrubiekin, sesamo beltza eta gainetik bota te berde hautsa.

 

 

Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea