Eroskik supermerkatu iraunkorrena inauguratu du Gasteizen

Dendak lortu du denda estandar batek baino %50 energia gutxiago kontsumitzea, eta darabilen energia guztia osotara berriztagarria izango da. 12,5 milioi euro inbertitu dira, eta 74 lanpostu sorrarazi.
Card image cap
2021/12/01

EROSKIk oraintsu inauguratuko duen supermerkatua, joan deneko hamalau urtean ireki duen supermerkaturik handiena da(2.080 metro koadroko salmenta aretoa du).
Horretaz gain, sare komertzial osoan dagoen supermerkaturik iraunkorrena izango da, eta bere dendetarako energia eredu berri bat markatuko du. Dagoeneko 32 denda ditu EROSKIk Gasteizen, eta hiriko auzo guztietan dago.
Energia eredu berria, eta aurrerapena klima aldaketaren aurkako borrokan Lakua-Arriagako supermerkatu berriak lortu du denda estandar batek baino %50 energia gutxiago kontsumitzea, eta darabilen energia guztia osotara berriztagarria da.

Gainera, eraikin berrietan, %80ko balioa gehituko zaie sorturiko hondakinei. Era berean, bere inguruneko hondakinen kudeaketa zirkularrak sustatu eta erraztuko du.

Alde horretatik, edukiontzi espezifikoak dakartza, aparatu elektroniko txikietarako, bonbilletarako, piletarako eta kafe kapsuletarako.
Gaur inauguratuagatik, bihar irekiko ditu dendak ateak. Hala, EROSKIk bide bat burutuko du, Oñatin 2012an abiatu zuena Zero Isuri dendarekin; denda horri jarraipena eman zion Gasteizen, 2016an, Ali Gobeo denda autoaskiaren proiektuarekin, eta orain arte azkena Zizurko proiektua zen, 2020an inauguratua, energia aldetik iraunkorragoa den eredu batekin. "Orain arte egin dugunari akabera ematen dio, eta abiapuntu bat da, era berean, ingurumen aldetik iraunkorragoa den eredu batera joateko. Eredu berri hori irekiera berrietara zabalduko da, tokian-tokian saltokiek dituzten baldintza fisikoek modua ematen duten neurrian", azaldu du EROSKIren Garapen arloko zuzendariak, Javier Españak.
Gainera, EROSKIk iraunkortasunari buruz egina duen errepide orriarekin lerrokatuta dago. Orri horretan, Osasun eta Iraunkortasun arloko 10 Konpromisoak datoz, eta EROSKI helburu gisa ezarria du 2050erako berotegi efektuko gasen emisio garbiak hutsean gelditzea. EROSKI aurrera doa klima aldaketaren aurkako borrokan. Supermerkatu honekin, EROSKI taldeak indartu egin du ingurumenaren eta gizarte ongizatearen aldeko errespetuarekin duen konpromisoa.


Eraikin eraginkorra eta iraunkorra
Ingurumen aldetik iraunkorra da denda, eta haren diseinuak eta egiturak LEED Gold ziurtagiriek ezartzen dituzten paramentroak betetzen dituzte. Era berean, proiektuaren berritasunik handienetako bat energia eraginkortasuna da; hozgarri naturalak erabiltzeko hautua egin baitute. Gainera, hozteko altzariek I+G arloko azken aurrerapenak dakartzate; hala, energia eginahala txikiagoa da, eta hobetu egiten da denden konfort sentsazioa. LED argiztapena adimenduna da, eta autoerregulatzeko mekanismoa du, aurrerapauso garrantzitsua ingurumen aztarna gutxitzeko.
Bada beste berritasun bat, Lakua-Arriagako supermerkatuan azpimarratzekoa dena, energia kontsumorako sistemen domotika kudeaketa. Hotza 24 orduz monitorizatzeko eta kontrolatzeko zerbitzu bat dauka zentroak, urteko 365 egunetan funtzionatzen duena.


Energia trantsizioa
Denda mugarri bat da energia trantsizioaren bidean. Alde batetik, bere kontsumorako energia sorrarazten du eguzki plaka fotoboltaikoen bitartez. Beste alde batetik, kontsumitzen den energia guztia osotara berriztagarria da.
Denda garatzeko orduan, Energiaren Euskal Erakundearen laguntza teknikoa izan dute. Zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, hauxe azpimarratu du: "Gure gizartean dagoen behar bati erantzuten dio proiektu honek; hau da, eraginkorragoak izatea eta energia modu iraunkorrago bateranzko bidean ekarpena egitea, non gero eta energia berriztagarri gehiago erabiltzen baitugu". Alde horretatik, esan duenez, "Euskal Trantsizio Energetikorako bidean beste aletxo jarri du, eta helburu global bati erantzuten dio: iraunkortasuna lehiakortasunari lotzea".

Era berean, Lakua-Arriagako supermerkatuak mugikortasun iraunkorra sustatzen duten sistemak dakartza. Ildo horretan, zamalanetarako 12 gune ditu aparkalekuak, ibilgailu elektrikoentzat, horietako hiru mugikortasun murriztua dutenentzat eta parking espezifiko bat bizikletentzat.


Erosketa esperientzia berria
Dendako ibilbideak erosketa erosoa egiten laguntzen du: maizenik erosten direnen eta gehien komeni direnen atalak dendaren hasieran daude, eta badira tarteko zenbait pauso ibilbidea laburtzeko eta erosketa-helburura egokitzeko modua ematen dutenak. Sarreratik bertatik, denda goxoaren irudia eraiki da, eta denborari garrantzia ematen zaio; bezeroari ongietorria ematen dion mahaia ere badu, baita bezeroari entzuteko gune bat ere. Fabrikatzaile liderren markako eta marka propioko produktuak ez ezik tokiko ekoizleen sorta zabala ere badu, eta nabarmentzekoak dira bezeroari arreta pertsonala emateko guneak, hala nola okindegian, harategian, urdaitegian eta arrandegian. Lakua-Arriagako supermerkatuan garbi islatzen da EROSKIk tokiko produktuen alde egina duen apustua.
Berritasunen artean, ordainlekuetan darabiltzan teknologia berriak daude. Horrela, arinago ordaindu ahal da, eta bezeroei erosketa esperientzia lasterragoa eskaintzen zaie ordainketa automatikoko kutxekin, lerro bakarrarekin, “Scan & Go” zerbitzuarekin eta "Bete zure orga eta kitto" etxerako zerbitzu berriarekin.
Bezeroak, gainera, eskura ditu armairu adimendunak, aparkalekuan online eskariak entregatzeko. Modalitate hori dagoeneko martxan da Arrasateko eta Arteako hipermerkatuetan.

Banaketa komertziala