Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
EROSKIk dirua bilduko du Indonesiako tsunamian kaltetu direnei laguntzeko
Bezeroek borondatezko diru ekarpen bat egin ahalko dute saltokietan, hondamenak jo dituen herritarren oinarrizko beharrak estaltzeko, urgentziaz behar baitute laguntza.
Irailaren 28an, tsunami lazgarri batek jo zuen Indonesiako Celebes uhartea. Oraindik ez dakite zenbaterainoko hondamena gertatu den, baina gaur egun, milaka lagun daude desagerturik, eta orain arte 1.400 lagun hilik direla diote. Lehen ordu hauek funtsezkoak dira familiei arreta emateko. Bizirik direnak goseak eta egarriak egon daitezke; izan ere, jan-edanak urriak dira, eta ospitaleak gainezka daude zaurituta direnekin beteak.
Hori dela eta, EROSKIren dendetan kanpainaren aldeko kartelak erakutsiko dira, kontsumitzaileek elkartasuna ager dezaten borondatez diru ekarpen bat eginda ordainlekuetan igarotzean. "EROSKIkook saiatzen gara lastertasunez erantzuten larrialdi humanitarioetan, kasu honetan Indonesian; izan ere, berehalako arreta da lehentasuna han. Beste behin, kontsumitzaileei elkartasuna adieraz dezatela eskatzen diegu, eta ziur gaude inplikatuko direla hondamendi hau ikusita", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak. Kooperatibak ere bere ekarpena egingo du.
Bildutako dirua UNICEF erakundeari emango zaio, han ari baita laguntza espezifikoa ematen zorigaitz honetan joak izan direnei. Oraintxe bertan, lehentasunezkoa da ahal den arinena jokatzea premia handiena dutenei arreta emateko. Bildutako dirua edateko ura helarazteko izango da, eta saneamendurako ere erabiliko da, izurriterik sor eza dadin; horrez gain, osasun arreta eta premiazko nutrizioa emango dira.
Hamabost urte pasa elkarrekin lanean
EROSKI joan deneko hamabost urtean ari da UNICEFekin lanean, laguntza humanitarioaren arloan. 2016an, Matthew urakanak jo zuen Haiti, eta 2010eko lurrikaraz geroztik herrialde hartan izan den krisi humanitariorik handiena gertatu zen. EROSKIren kanpaina haren bitartez, 75.000 eurotik gora bildu ziren, milaka bezeroren elkartasunari esker.