Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Eroskik %20 igo ditu bere langileen prestakuntza orduak 2016an
Eroskik 210.000 ordu baino gehiago eman zituen 2016an langileen prestakuntzan. 2015arekin konparatuta, ia %20 igo da kopurua. Supermerkatu eta hipermerkatu guztietan ezartzen ari den Zurekin eredu komertzialean, funtsezkoa da bezero arreta hobetzeko prestakuntza indartzea eta Eroskiko profesionalen espezializazioa freskoen atalean.
"Eroski osatzen dugun profesionalen eta langileen garapena indartzea oinarrizkoa da Zurekin eredurantz eraldatzeko; izan ere, eredu horrekin Bezero Bazkidea jarri nahi dugu gure jarduera guztiaren erdian. Gure bezeroek aitortzen dute dendetako arreta hobetu egin dugula, eta, gero ere, pertsonen prestakuntza izango da gure gakoetako bat erronka berrietan arrakasta izateko. Horregatik, pertsonen gaitasuna da 2020rako ardatz estrategikoetako bat", esan du Eroskiren Pertsonen eta Talentuaren Garapeneko zuzendariak, Igor Rodriguezek.
Laneko jantzi berriak Eroskiren dendetan
Kooperatibak pixkanaka-pixkanaka laneko arropak aldatuko ditu bere denda guztietan, Bizkaikoetatik eta Gipuzkoakoetatik hasita. Lanpostu guztietan aldatuko dira jantziak, hasi arraindegitik eta harategitik eta ordainlekuetaraino eta parafarmaziako profesionaletaraino.
Aldaketa sakona da, ez estetiko hutsa edo funtzionala, eta asmoa da bezero arreta gero eta hobea ematea.
"Mugarri bat da guretzat, zeren eta ahalegin handia egin baitugu gure dendetan bezero arreta hobetzeko", azaldu du Pertsonen eta Talentuaren Garapeneko zuzendariak, Igor Rodriguezek. "Jantzi berriek dendariak bezeroenganako duen Zurekin filosofia erakusten dute, eta aurrez aurreko harremanak eratzen dituzte egunerokoan".
Eroskiren laneko uniforme guztiak aldatzeko, arropa lanaldian erabiliko zuten pertsonen lantalde bat osatu behar izan da, eta, hala, diseinu berriari heldu zaio denden eguneroko zeregina ondoena ezagutzen duten langileekin. 22 laguneko taldea osatu da, Eroskiren supermerkatuetan eta hipermerkatuetan askotariko postuetan aritzen direnak, eta talde horrek landu du jantzi berrien diseinuaren kudeaketa. Horretarako, lehentasuna eman zaie erosotasunari, ergonomiari eta segurtasunari, eta oso presente izan dituzte bezero arreta berrituaren balioak Eroski bere sare komertzialean zabaltzen ari den Zurekin eredu berrirako.
Eroskiko langileak gehienak emakumeak izanda —langileen %80 dira andrazkoak—, arreta berezia jarri dute emakumearen eta gizonaren antropometriara eta jantzien neurrira egokitzeko orduan. "Itxura modernoagoa eta profesionalagoa ematen dugu, belaunaldi berriko dendei dagokien bezala", esan du Igor Rodriguezek amaieran.
Harategiko, arrandegiko eta okindegiko freskoen eskolak
"Zurekin" eredu komertziala elikagai freskoen eskaintza indartzen ari da, eta orobat denda bakoitzaren ingurunean ekoitzitakoena. Horregatik, freskoen atalak toki handiagoa hartu du belaunaldi berriko saltokietan, eta horietako askotan arraina eta haragia momentuan prestatzen dira kontsumitzailearen nahierara. Labeak ere badira dendetan, ogia eta opilak erretzeko.
Atal horietako langileak prestatzeko, Eroskik Freskoen Eskola propioak ditu harategiko, arrandegiko eta okindegiko ofizioetan. 500 langile pasatu dira aurten eskolatik, eta 67.000 prestakuntza ordu inguru jaso dituzte.
"2016an jauzi kuantitatibo eta kualitatibo bat eman dugu Eroskiren profesionalak freskoetan espezializatzeko orduan. Harategiaren eta Arrandegiaren eskolak sendotu ditugu, Okindegikoa abiatu eta Urdaitegikoa eta Frutategikoa diseinatu", esan du Eroskiren Pertsonen eta Talentuaren Garapeneko arduradunak.
Mondragon Unibertsitatearekin kolaborazioan, zuzendaritza garatzeko
Prestakuntza horren barnean, "summa" programa sartzen da, zuzendaritza garatzeko. Eroskiren programa bat da, Unibertsitatearen eta Enpresaren artean talentuaren transferentzia egiteko planean datorrena, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera lantzen du, zuzendaritza trebetasunak eta antolamendu kudeaketa garatzeko. "Prestakuntza motor gisa harturik, denboran lehiakorrak eta iraunkorrak diren abantailak eraldatu eta eraiki nahi ditugu. Lehen urte honetan, hogei bat Langile Bazkidek osatutako taldea dago, eta 2017an amaituko du bere prestakuntza zikloa", esan du Eroskiren Pertsonen eta Talentuaren Garapeneko zuzendariak.