Irakurriena
- 1. ONNERA Group-ek 2022an salmenten marka hautsi du 380 milioi euroko zifra lortuta
- 2. Lortek-ek SMARTLAB instalazioa aurkeztu du
- 3. Fagor Arrasate Ribinerf teknologikoaren kapital sozialean sartu da
- 4. Hotza fabrikatzen duen kooperatiba
- 5. Tafalla Iron Foundry Koop. E.: etapa berria
- 6. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 7. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 8. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 9. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 10. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
Eraldaketa izugarria Sitges-eko hotelik handienetakoan

Establezimendua, lorategi handiekin eta glamour handiko egongelekin, garai hartako dotorezia eta fintasunari zegokiona zen.
Baina 60. hamarkadan, soldaten igoerak, lanaldiaren murrizketak eta autoaren etorrerak familia askoren ametsa egia bihurtzen dute: oporrak itsaso ondoan igarotzea.
Bidaiatzea poltsiko guztien eskura jartzen hasi zen, eta boom turistikoa iritsi zen.
Kostaldea inbaditu zuen masa turismoari erantzuteko, hotela handitu eta eraberritu egin zen, eraikin erraldoi bat bihurtu zen, ezagutezina aurreko diseinuarekin alderatuz gero.
Azkeneko birgaitze integral honetan, Isern arkitektura estudioak hotela itxuraldatu du, XXI mendera egokituz, eta beste garai batzuetako dotorezia eta distira itzuli dizkio.
Horretarako, gure horma txapelak aukeratu dituzte, terrazetako hormen gainean jarrita ikusi ditzakezunak.
Daniel Isern, proiektuaren egilea izan den arkitektoak azaldu digu 20 urte baino gehiago daramatzala gure aurrefabrikatuak erabiltzen, batez ere eraberritze lanetan: “ULMA erreferentea da produktuaren moldakortasunarengatik. Polimero hormigoiaren moldagarritasunari esker soluzio erraz batekin ia edozein elementu konpondu dezakezu.”
Terramar hoteleko kasu zehatz honetarako Danielek horma txapel estandar bat aukeratu du.
“Kasu honetan produktu estandar bat aukeratu dugu obra makotu batetarako, primerako kalitate-prezio erlazioarekin. Piezaren kolore zuria oso ondo doa monokaparekin eta horrela lortu dugu eraikinak hondartzan ainguratuta dagoen itsasontzi zuri bat itxuratzea. Horrez gain, duen profil diskretua azpimarratuko nuke eta horma txapela ukitzean duen edertasuna eta leuntasuna. Akaberako mailarako testura ezin hobea da.”