Enpresen Konfiantza Indizea okertu egin da COVID-19 krisiaren ondorioz

LABORAL Kutxak egin duen ikerketaren arabera, Konfiantza Indizea 22,6an kokatu da, segida historikoko baliorik txikiena.
Card image cap
2020/05/27

LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuak argitaratu du 2020ko 3gn. hiruhilekorako Enpresen Konfiantza Inkesta.

Konfiantza Indizea 22,6an kokatu da, segida historikoko baliorik txikiena. Beraz, aurreko hiruhilekoko 51,6ko datuarekin alderatuta behera egin du. Horrek esan nahi du ekonomiaren bilakaerari buruz enpresek ikuspegi ezkorra dutela 2020ko hirugarren hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik behera dagoenez, uzkurdura-eremuan (atzeraldian) gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat.

Espainian, esaterako, martxoko eta apirileko batez besteko datua 18koa izan zen, eta Eurogunean 30,5ekoa maiatzean.

Nolanahi ere, egoera horrek ziurgabetasunaren eta zailtasunen ikuspegi osoa ematen die enpresei.

  • Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten itxaropenei dagokienez,% 81,3k uste du okerrera egingo duela hiruhilekoaren aldean, eta, beraz, ikuspegi negatiboa nagusituko dela.
  • Fakturazioari dagokionez, enpresen aurreikuspenak okerrera egin du 2020ko hirugarren hiruhilekoari begira. Galdetutako enpresen %71,6k uste du fakturazioa txikiagoa izango dela; %20,6k uste du antzekoa izango dela, eta %7,8k uste du hobetuko duela.
  • Txostenean aztertutako beste alderdi batzuen artean, enpresen %64,8k uste du enplegua mantenduko dela; %31,5ek uste du plantilla gutxituko dela, eta %3,6k justu kontrakoa uste du.

Banketxea