Enpresarean Azokaren bideo laburpena ikusgai, MONDRAGONeko ordezkarien parte-hartzearekin

Ibon Zugasti (LKS-Prospektiker), Nuria Agirre (Laboral Kutxa) eta Iñigo Larrea (MONDRAGON Berrikuntza) izan ziren MONDRAGON Korporazioak Enpresarean jardunaldian izan zituen ordezkariak. Jardunaldia Orona-Ideo guneko Gallery aretoan egin zen, urriaren 25ean.
2018/11/08

Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronken inguruan jardun zuten iragan urriaren 25ean Orona-Ideo guneko Gallery aretoan. Enpresarean Azokaren edizio berrian ehun bat lagun batu ziren, instituzio, erakunde eta enpresa askotako ordezkariak guztiak ere. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatutako saioak Gipuzkoako Aldundiaren babesletza izan du aurten ere. 

MONDRAGON Korporazioak ere ordezkaritza zabala izan zuen, bertan izan baiziren, besteak beste, Laboral Kutxako pertsonen gestioko zuzendaria Nuria Agirre; LKS eta Prospektiker enpresetako ordezkari Ibon Zugasti; eta MONDRAGON berrikuntza arloko Iñigo Larrea. 

hausnarketa eta ikerketa prospektibo - estrategikoetarako egitura independiente bat da, sektore publiko nahiz pribaturako.

Banketxea