Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Dekoraziorako osagai metalikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Plastikoen transformazioa
Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Embega Centro Stirlingek talentua erakarri eta lankidetza sustatzeko egiten duen lana azpimarratu du Fanlo kontseilariak
Embega Centro Stirlingen instalazioak bisitatu ditu Patricia Fanlo Nafarroako Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, eta haren esanetan "sentsorikaren esparruan punta-puntako zentroa" da, automobilgintzatik hasi eta bio-osasun sektoreraino. Era berean, zentroaren talentua erakartzeko gaitasuna nabarmendu du: "Zentro hau, teknologia aurreratuagatik ez ezik, Nafarroa Erdialdean talentua erakartzeko eta atxikitzeko ere funtsezko eragilea da, herriaren garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko".
Javier Olaizolak eta Asier Toledanok, Centro Stirling eta Embegako gerenteek hurrenez hurren, egin diote ongi etorria kontseilariari, eta bertan izan dira ere Agurtzane Martinez, Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza zuzendari nagusia, eta Maria Jose Calvo, Villatuertako alkatea.
MONDRAGON Korporazioaren industria taldeko MONDRAGON Componentes dibisioaren I+G+b unitatea da Centro Stirling, eta bazkide ditu Copreci, Eika, Embega, Fagor Electrónica, Erreka, Orkli, Tajo eta MONDRAGON Componentes bera. Egoitza bana ditu Aretxabaletan (Gipuzkoa) eta Villatuertan (Nafarroa).
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Dekoraziorako osagai metalikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Plastikoen transformazioa