Irakurriena
- 1. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 2. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 3. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 4. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 5. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 6. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 7. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 8. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 9. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 10. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
“Oso argi eduki nuen Business Data Analytics ikastea nahi nuela”
Zalantzarik gabe, bere adibidea inspirazioa da grina ezberdinak konbinatu eta modu integralean garatu nahi duten pertsonentzat.
Zergatik Business Data Analytics?
Oso txikia nintzela, jakinmina sortu zitzaidan datuen munduarekiko, batez ere, kirol esparruan jarraitzen nituen Ligako sailkapen eta txirrindularitza taldeen datuekiko.
Mundu horretan murgiltzeko aukera ematen zuen unibertsitate-ikasketak zeudela ikusi nuenean, oso argi eduki nuen Business Data Analytics ikastea nahi nuela.
Aplikatzen al duzu datuen analisia txirrindularitzan?
Bai, geroz eta gehiago, batez ere entrenamenduei begira, gorputzaren neke maila neurtzeko. Oraindik ez dugu modu sakonean erabiltzen, baina etorkizunera begira, potentzial handia eduki dezakela aurreikusten da.
Laboral Kutxan datu ikertzaile bezala kolaborazio batzuk egin dituzula irakurri dugu. Zertan ibili zara?
Aurreko urtean, denboraldiko momentu nabarmenen datu bilketa bat egin nuen eta ikerketa nire Twitterreko kontuan argitaratu nuen. Laboral Kutxak, aurtengo urtera begira, kolaborazio bat egitea proposatu zidan: taldearen datuak erabiliz lasterketetako emaitzen aurreikuspenak egitea.
Zergatik erabaki zenuen ikasketak Mondragon Unibertsitatean egitea?
Mondragon Unibertsitateak erronketan oinarritutako ikasketak eskaintzen zituen Business Data Analyticseko graduan. Metodologia horrek jakinmina sortu zidan eta argi eduki nuen bertan egin nahi nituela nire ikasketak.
Betetzen ari al dira gradu hau ikastean zenituen espektatibak?
Bai, mundu berri bat ezagutzen ari naiz: ordenagailuzko machine learning mundua, adimen artifiziala etab. Izugarri gustuko dudala ohartu naiz.
Aditu guztiak bat datoz esatean datua estrategikoa dela. Zuk ere horrela uste duzu?
Bai, eta are gehiago Euskal Herria bezalako potentzial handiko industria inguru batean. Gaur egun, etengabe ari gara datuak biltzen baina askotan enpresek ez dakite nola zukutu datu hauek.
Lan merkatuan sartzeko zer aurreikuspen dituzu?
Gaur egun, ez dut gehiegi pentsatzen nire etorkizuneko lanpostuan baina Euskal Herriko enpresa batean lan egitea gustatuko litzaidakela argi daukat.
Zer eskatuko zenioke zure lehenengo lanpostuari?
Langileak motibatuta sentitzea, proiektu interesgarrietan lan egitea eta lan baldintza onak.
Txirrindularitzak ordu asko dedikatzea eskatzen du. Nolakoa da zure egunerokotasuna unibertsitateko ikasle eta kirolari gisa?
Errutina nahiko estua da. Aurten, unibertsitateko klaseak arratsaldez izaten ditut, hortaz, goizak aprobetxatzen ditut entrenatzeko.
Hala ere, lasterketak Euskal Herritik kanpo izaten direnean unibertsitateak erraztasunak ematen dizkit klaseak jarraitzeko eta proiektuak malgutasun gehiagorekin entregatzeko.
Mondragon Unibertsitateak formazio duala eskaintzen du. Pentsatu al duzu noizbait ikasketak eta lana uztartzea?
Gaur egun, txirrindularitzako entrenamenduekin ezinezkoa egiten zait baina graduko laugarren urtean gustura egingo nituzke praktikak.
Txirrindularitza talde kirola izanik, zein da lan taldean jardutearen garrantzia?
Txirrindularitzan, taktikoki, taldekide onak izatea ezinbestekoa da. Lasterketetako momentu gakoetan zenbat eta taldekide gehiago eduki, orduan eta aukera gehiago irabazteko.