Ekoteknologia eta Energia Graduek hasiera eman diote ikasturteari

Mondragon Unibertsitateak ekoingeniaritzako gradu berriei hasiera eman die Hernaniko IDeO Innovation City-n. Lehenengo egunak ikasleak eta irakasleak elkarren artean ezagutzeko aproposak dira; hori dela eta lehen mailako irakasleek harrera egin die ikasleei.
Card image cap
Lehen mailako irakasle eta ikasle taldea.
2013/09/11

Joan den astean Oronak bere bazkide fundatzaileak omentzeko egindako ekitaldian Orona Fundazioa eraikina inauguratu ondoren, irailaren 6an Mondragon Unibertsitateak ekoingeniaritzako gradu berriei hasiera eman die Hernaniko IDeO Innovation City-n. Ohikoa den bezela, lehenengo egunak ikasleak eta irakasleak elkarren artean ezagutzeko aproposak dira, eta horregatik 1. mailako irakasle taldeak ikasleei harrera egiten jardun da lehen egunetan. Beste gauza batzuren artean, ikasleek unibertsitatearen eta bere ezaugarrien berri izan dute, eta baita bakoitzak aukeratutako tituluaren ezaugarri nagusiak gogoratu ahal izan ditu.

Mondragon Unibertsitea - Energiaren Ingeniaritza - Aurkezpena

Unibertsitatearen eta tituluen aurkezpen saioak

Baina beharbada ikusmin handiena piztu duena, instalazioetara bisita izan da. Aldez aurretik kanpotik eta barrutik ikusteko aukera izan gabe, astean eginikoa izan da ikasle guztientzako lehenengo bisita. Talde txikitan banatuta eta irakasleen laguntzaz beraien etxe berria izango denaren barrukoak ezagutu ahal izan dituzte. Horien artean funtzio anitzeko gelak eta laborategiak, lokal soziala (jantokia), liburutegia, … Aldi berean, dagoeneko martxan eta laster prest izango diren kirol kantxak ikusi ahal izan dituzte lokal sozialaren ondoan dagoen terrazatik.

Mondragon Unibertsitea - Terraza eta kantxak

Terrazatik ikusten dena

Lehen egunean, IDeO plazara irtenda, Innovation City-a osotasunean ikusi ahal izan zuten eraikin bakoitzean eragile nagusiak zeintzuk izango diren (Orona, Ikerlan, …) eta eraikin bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz.

DSC_0063

Zero eraikina (Orona) eta A3 eraikina (Ikerlan)

Horretaz gain, Mondragon Unibertsitatearen campus berria estrenatzen zutela aprobetxatuz, taldeko argazkia atera zuten.

Mondragon Unibertsitatea - Ekoingeniaritzak - 1. maila taldea

1. mailako ikasle eta irakasle taldea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa