EIKAko poloniarrek Korrikarekin bat egin dute
2017/04/02
Helsinki, Wroclaw, Erroma, Madril, Bartzelona, Berlin, Belfast... Europa guztiko hiriburuetan Korrikaren hogeigarren edizioak isla izan du. Asko eta asko izan dira mundu guztian kalera irten diren euskaldun eta euskalzaleak, eta egunotan, lekukoa eskutan, Korrikari babesa erakutsi diotenak. Kooperatiben arloan eta MONDRAGON taldearen baitako zenbaitetan, Korrikak ere izan du oihartzuna eta EIKAk Poloniako Wroclaw hirian duen lantokiko langileen adibidea da horietako bat. Giro hotzari aurre egin eta Korrika aritu dira lantoki inguruan eta hiriaren bihotzean.