Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
EIKA, 40 urteko historia eguerdi zoragarri batean laburtuta
Goizeko 11etan hasi zen ekitaldi nagusia. Ordu horretan Ibon Ibarzabal Kortabitartek, EIKAko lan bazkide eta aurkezleak, ongietorria eman zien bertaratutako guztiei, eta taula gainera dei egin zien 40 urteko ibilbidean kooperatibako Errektore Kontseiluko presidente izan diren guztiei. Ohorezko aurreskuarekin hasi zen, era ofizialean, jai eguna EIKAn. "40 urteko ibilbidearen errepasoa egin ondoren, pertsona asko datozkigu burura. Guztiak taula gainera ekartzea ezinezkoa izango litzateke eta horragatik, gure presidenteen lekukoarekin, zuei guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuen lanaren eta ekarpenaren ondorioz iritsi baikara garena izatera" adierazi zien Ibarzabalek bertaratutakoei. Ondoren, lantokiko ateak ireki zizkieten senide eta lagunei.
"Lantegia bisitatzera gonbidatzen zaituztegu eta horretarako taldeak antolatu ditugu". Bisitak txandaka bideratu zituzten eta txandatan sartu bitartean, zain egon zirenek argazki zaharrekin osatutako bideo batekin gozatzeko aukera izan zuten eta 'EIKAren photocall-ean' argazkiak egiteko parada ere izan zen.
Ikus-entzunezko historikoa
Bisita gidatuak egin ziren bitartean, txikienek aukera izan zuten animatzaile batekin jokoetan parte hartzeko eta disfrutatzeko. Eta hori guztia amaitu ondoren, berriro ere, gonbidatu guztiak karpan batu ziren, 22 minutuko bideo historiko bat ikusteko. Irudi zaharrik gabe, pertsonak, EIKAko kolektiboa osatu duten langile anonimoak -ezagunak guztiak ere- izan ziren ikus-entzunezkoaren protagonistak. 22 minututan eta goiz hunkigarrian 40 urteko ibilbideari malkoak eta barreak jarri zizkieten, batez ere urte horietan guztietan bizitako anekdotak eta bitxikeriak kontatu zituztenean.
Bideoaren ondoren luntxa izan zen, eta arratsaldeko ordu biak aldera eman zieten amaiera ekitaldiei. "Gustura, oso gustura" antolatzaileen esanetan.