Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Edertek zentroak British Foundry Medal 2016 saria eskuratu du
Sari ospetsu honekin saritzen da Edertek zentro teknologikoko materialen zuzendaria den Patxi Rodriguez eta laborategiko arduraduna den Edurne Otxoa. 2015ean argitaratu zen artikuluak honako izenburua zuen: Aluminio sekundarioko aleazioak behe presioan fabrikatutako segurtasun osagarrietarako erabiltzeko metodologia berrien garapenean.
Segurtasun osagarrien fabrikaziorako lehengai alternatiboak bilatzeko Edertekek garatu duen ikerketa proiektua Fagor Ederlan, Mapsa, Befesa eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean egindakoa da, eta proiektu hori laburtzen du artikuluak. CDTIk, Eusko Jaurlaritzak eta EBko FEDER fondoek finantzatu dute ikerketa proiektua, SAIOTEK programaren bitartez, eta proiektuaren emaitzek goi prestazioak dituzten osagarri horiek aleazio sekundarioetan erabiltzeko aukera eman zuten, merkatuari soluzio lehiakorrak eta bereizgarriak eskaini ahal izateko.
Pasa den urriaren 15ean egin zen ekitaldia, Dudley herri britainiarrean, eta bertan egon ziren saritutako bi pertsonak, zeremonia galdaketaren munduan erreferente diren beste ikertzaile batzuekin partekatuta, hala nola John Campbell eta Helen Atkinson irakasleekin.
Produktu eta prozesuko berrikuntza eta diseinua da, materialen garapenarekin batera, Edertek zentro teknologiak gidatuta Fagor Ederlan Taldeak garatzen duen berrikuntza programaren ardatz nagusia. Saritutako ikerketa lanak eta argitalpenak zerikusi zuzena dute Edertekek automobilgintzaren sektorean dituen erronka nagusietako bat lortzeko egiten ari den lanarekin, izan ere, osagaiak arintzea da erronka hori, horretarako material alternatiboak erabiliz eta prozesu gero eta zorrotzagoak eta sendoagoak diseinatuz.
Fagor Ederlan enpresa erreferentea da esekidura aplikazioetarako aluminiozko segurtasun osagarrien garapenean eta fabrikazioan, eta soluzioen diseinuan jarduten du, 3 milioi osagarri baino gehiago fabrikatzen ditu eta jada behe presioko teknologietan osagai horiek fabrikatzen dituzten 4 ekoizpen planta ditu Europan, Txinan eta Mexikon