EderMobilityServices-ek nik&Go aurkezten du Vitoria-Gasteiz-eko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean

Nik&go ibilgailua erabat elektrikoa da, eta erabilera turistikoa edukiko du.
Card image cap
2016/09/12

Edermobility services, mugikortasun elektrikoan oinarritutako negozio-ereduak diseinatzen dituen FagorEderlan taldeko empresa, Gasteiz-en burutuko den Smart En City proiektu europarraren partaide da eta bertan mugikortasun jasangarriko proiektuak garatzearen ardura izango du.

Gasteiz-eko Mugikortasun Iraukorreko Europako Astearen programa barruan, EderMobilityServices-ek produktu turistiko berri eta innobatzaile bat aurkeztuko du: nik&Go, ibilgailu elektrikoarekin egiten den tour-a,  gps bidez gidatua eta audio eta multimediarekin bizipen dibertigarri eta ezberdina eskaintzen duena.

Denboran atzera egindako bidai honetan erabiltzailea izango da protagonista. Berak gidatuko du ibilgailua Gasteizko kaleetan zehar eta bitartean Zeledonek kontatuko dizkio kale hoien historia eta iragana. Ibilgailuak duen teknologiak erakutsiko dio erabiltzaileari nola zen hiria garai zaharretan eta azalduko dio zenbat aldatu den gaur egunerarte.

Proba ezazu doan

Irailak 12 eta 17 bitartean Gasteizen bazaude aukera duzu nik&Go tour-a doan egiteko. Gerturatu Kutxa eta Eulogio Serdan kaleen bidegurutzera eta bertan aurkituko dituzu EderMobilityServices-eko kideak.

Informazio gehiago: http://www.nikandgo.com/vitoriagasteiz

Automozio osagaiak