EBA mailako Euskal Kopako lauko finala Arrasaten jokatuko da

Saskibaloiaren jaiak, Ikerlan, Laboral Kutxa eta Arrasateko Udalaren babesa izango du.
Card image cap
2019/09/26

Atzo, irailak 25, egin zuten aurkezpena Ikerlanek Arrasaten duen egoitzan eta bertan izan ziren: Euskadiko saskibaloi federazioko presidente German Monge, Arrasateko kirol zinegotzi Ander Garai, Ointxe!-ko kirol zuzendari Iñaki Ogara Ortiz de Arri, eta torneoko babesle diren Arrasateko Laboral Kutxako zuzendari Josean Aparicio eta Ikerlango Marketing zuzendari Ion Etxeberria.

Aipatu bezala, asteburuan jokatuko dute EBA mailako Euskal Kopako lauko finala, eta lau talde onenek Arrasaten neurtuko dituzte indarrak zapatuan eta domekan. Mondragon Unibertsitatea lau talde onenen artean egongo da –iazko txapeldunak baitira.

Lauko finaleko ordutegia:

  • Zapatua. 18:00. Iturripe.Baskonia - Tabirako Baque. 
  • Zapatua. 20:00. Iturripe. Santurtzi - MU. 
  • Domeka. 18:00. Iturripe.3. eta 4. postua: 
  • Domeka. 20:00. Iturripe. Finala. 

Banketxea

Ikerketa zentro teknologikoa