Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
Danobatgroup-ek BIND 4.0 ekimenean hartuko du parte

Danobatgroup, ABB, CAF, CIE Automotive, Euskaltel, Iberdrola,ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-ekin batera “BIND 4.0 StartUP! Basque Industry 4.0 Accelerator Program” ekimenean parte hartzera gonbidatua izan da. Hau startup delakoak azkartzeko erakunde publiko-pribatua da mundo osotik Euskadira enpresa ekimen berritzaileak erakartzera bideratutakoa, enpresentzako talentua lortzearekin batera Industria 4.0 inguruan Startup delakoak azkartzea konbinatzen duena.
Bind 4.0-ren helburu nagusia euskal industriaren ekosistema eta ekintzailea indartzea da programa ekintzaile baten bidez, 24 asteko aurreikuspenarekin, 2016ko azarotik 2017ko maiatzera bitartean. Ekimen Ekintzaileei laguntza emateko Instituzioen arteko Planean kokatuta, BIND Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako ekimen bat da, Foru Aldundien eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BIC-en laguntzarekin.
Danobatgroup-ek denbora bat darama 4.0 Industria alorrean lanean eta faktore estrategiko garrantzitsutzat dauka taldearen etorkizunari begira. Duela gutxi Savvy Data Systems enpresako parte izatera pasatu zen, honela bere posizionamendua indartu enpresa lider gisa balio erantsiko zerbitzuetan makina eskaintza eta giltza eskura fabrikazio lerroen eskaintza osatuz. Era berean, taldeak Berrikuntza Saria jaso du BIEMH 2016an 4.0 kontzeptuak fabrikazio sistema aurreratuetan barneratzeko modalitatean CONNECTING THE FUTURE lemapean fabrikazio digitalaren arloko garapenik berritzaileenak aurkeztuz garapen berriak emanaz ezagutzera, etorkizuneko fabrika errealitate egiten dutenak gaur egun.
Munduko edozein lekutako startup-ak BING 4.0 programan izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik ondorengo loturan (http://bind40.com/).