Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Coprecik atxabaltarrekin konpartitu zuen 50.urteurrena ate irekien jardunaldian
Uztailaren 20an Aretxabaletako Copreci kooperatibak ateak ireki zituen parez-pare herritarrekin bere 50.urteurrena konpartitzeko. Urtean egitasmo ugari egin badituzte ere, urteurreneko jendetsu eta bereziena honako hau izan zen. Izan ere, Coprecik lotura estua du Aretxabaletako herriarekin, beti gertu izan dira bata eta bestea, urteetan lana eskainiz herritar ugariri.
Horregatik guztiagatik eta esker ona erakusteko asmoz, Coprecik herritarrei gonbitea bidali zien "lantokia bisitatzera gerturatzeko eskatuz" eta atxabaltarrek ez zuten hutsik egin. Goizean goizetik, asko izan ziren Copreciko lantokian barrena bisita gidatuetan parte hartu zutenek.
11:30ean, berriz, gaztetxoenen txanda izan zen. 'Bihotzen lantokia' izeneko bisita antzeztuarekin gozatzeko aukera izan zuten herriko neska mutikoek.
Aparkalekuan musika eta gastronomia
Copreciko aparkalekuan, berriz, musika eta gastronomia izan ziren protagonista nagusiak. Musika, Mexikoko mariatxien bitartez, eta gastronomia, askotariko eskaintzarekin. Turkiako jakiak, Txinakoak, Euskal Herrikoak, Italiakoak, Mexikokoak, Txekiakoak... edariak ere ez ziren falta izan, eta jende uholdearen ondorioz, eguerdia aurrera joan ahala, freskagarriak eta beste hainbat edari agortu egin ziren.
Ate irekien jardunaldiarekin, Coprecik amaiera ematen die urteko lehen hilabeteetako ekintzei, baina irailetik abendura bitartean beste ekitaldiren bat egingo dute 50.urteurrenari agur esateko.