Cikautxok nanoteknologiaren aldeko apustua egin du kautxuaren aplikazioetan aurrera egiteko

Proiektu berriak aukera emango die sektore horretan jauzi nabarmena egiteko eta balio erantsi handiko kautxua lortzeko.
Card image cap
2020/07/13

Cikautxok duen I+G+b unitatea (Cikatek) nanozientzien ikerketa kooperatiboko zentroa den CIC nanoGUNErekin elkarlanean hasi da, bere sektorean aurrera pauso bat eman eta balio erantsi handiko kautxua lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko 

Kautxuelastomero mota bat da,  erraz deforma daitezkeen polimero elastikoaketa CIC nanoGUNE ikerketa zentrotik azaltzen dutenez, material hauek hautsi aurretik gaitasun elastiko eta malgua dute. “Osagai elastomeriko konbentzionalen ezaugarriak oso optimizatuta daude, eta zaila da abantail lehiakor bat lortzea teknologia gainditzen ez bada”, azaldu du José Santosek, Cikatekeko Injekzio arloko ordezkariaCikatek zortzi herrialdetan presentzia duen eta 3.000 profesional dituen Cikautxo enpresako I+G+b dibisioa da. 

Mugatze honek bide berrien eta horiek posible egingo dituzten aliantzen aldeko apustua egitera eragin dute. Cikautxo eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta BRTA aliantzako kidea den CIC nanoGUNE elkarrekin egiten ari dira urrats berri hori, “bi teknologia disruptibo” erabilita.  

Nanobioteknologiako taldearekin, material berri bat lantzen ari dira, konpositeak eta matrizeak sortzekoeraikuntza edo medikuntza bezalako sektoretan erabiltzekoElastomeroei gehitutako material berri honekin, kautxuari “erresistentzia dinamiko eta korrosio handiagoa” eman nahi diote, Raúl rez-Jimenez nanoGUNEko talde honetako liderrak azaldu duenez.  

Proiektuaren beste esparru bat Nanomaterialen taldetik lantzen da, material hibrido polimeriko ez-organikoak sortzeko, osagai bakoitzak banaka ez dituen propietate berriak sartzen lortzeko. “Hibridazioak fase inorganiko eta polimerikoen ondorio sinergikoak sor ditzake, eta, beraz, mekanismo garrantzitsua izan daiteke propietate mekanikoak hobetzeko eta elastomeroaren nekea ahalik eta gehien murrizteko”, azaldu du taldeko buruak, Mato Knezek.  

Bi erakundeek nabarmendu dutenez, “puntako teknologia horiek erabiltzeari esker, zalantzarik gabe, osagaien prestazioen gorakadan aurrera pauso kualitatiboa bat egingo da, eta hori lortuko balitz, lehiakortasuna areagotuko litzateke, espezifikazioen koadernoa osagai txikiagoekin, arinagoekin edo lehiakorragoekin bete ahal delako”.

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.