Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
CERN teknologien gaineko jardunaldia egin da Garaian
Sarrerako aurkezpen laburrek eman diote hasiera CERN teknologien gaineko jardunaldiari gaur Garaia Parke Teknologikoan. INEUSTAReko (Zientzien Industriaren Espainiako Elkartea) Erik Fernandezek eta CERN-eko (Munduko Ikerketa Zentro garrantzitsuena) Ash Ravikumar-ek hartu dute hitza ekitaldiaren hasieran. Bi erakundeek instalazio teknologiko handiek teknologiaren transferentzian egiten dutena eta etorkizunean egingo dutena aipatu dute.
Ash Ravikuma, CERNeko Ezagutzaren Transferentziaren Dibisiokoa, argazkian eskumakoaa.
Ineustar-Pioneers programa
INEUSTAReko proiektu kolaboratiboen arduradun Leonor Mendoza eta BIC Arabako proiektu buru Maitane Txabarri izan dira hurrenez hurren hitz egin dutenak eta haien ondoren, Ash Ravikumar-ek CERNek une honetan burutzen dituen proiektuak azaldu ditu.
Ekitaldia amaitzeko mahai inguru bat egin da eta bertan adibide praktikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute jardunaldira gerturatutakoek. Era berean, aperitiboa ere izan dute eta Garaiara bertaratutakoek iritziak elkar-trukatzeko aukera izateaz gain txartelak partekatzeko aukera ere aprobetxatu dute.