Brasilgo proiekturako enpresa teknikaria behar du Mundukidek

Brasilgo Paraná Estatuan sustatzen ari den garapen sozioekonomikorako egitasmoan dauden eta sortzen diren enpresa eta aktibitateen prozesu kooperatibo eta teknikoak laguntzeko teknikaria kontratatu nahi du Mundukidek. Paranako proiektuaren administrazio orokorra eramango duen pertsonaren bila dihardu Gobernuz Kanpoko Erakundeak.
Card image cap
2015/01/07

Mundukidek Brasildo Paraná Estatuan duen proiektua bideratzeko pertsona behar du eta horretarako kontratazioa prozesua jarri zuen abian abenduan. Hautagaiak honako betebeharrak izango ditu. Martxan dauden eta sortuko diren Enpresa Sozialen ekimenei aholku sozio-kooperatiboa eta teknikoa ematea eta proiektuaren administrazio orokorra eramatea.

Zeregina

  • “Equipo de Cooperación”, kooperatiba autoeratuaren sentsibilizazio eta hezkuntza lanean bultzatu eta koordinatu; horrela laguntzen diren ekintzen arlo soziala garatzea lortuz.
  • Enpresa sozialetarako pertsona lider berriak detektatu eta bultzatu.

  • “Equipo de Cooperación”eko pertsonala eta ekintzaileak orokorrean, formatu eta aholkatu

  • Proiektuaren administrazio orokorra eramatea

  • Langaiak katalogatu eta artxibatu

  • Proiektuaren kontabilitatea eraman

  • Txostenak eta memoriak idatzi

  • Dirulaguntzetarako proiektuak identifikatu, aztertu, proposamenak idatzi eta justifikazioak bete.

  • Proiektuaren Gestio Plana egin eta jarraipenean parte hartu

  • Proiektuko pertsonalari laguntza, asistentzia eta koordinazioa eskaini.

Interesatuek hautagaitza eta curriculum vitae-a honako helbide honetan aurkeztu beharko dute: mundukide@mundukide.org