Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
Bexen Cardiok Reanibex bere desfibriladoreekin hornitu du Vesuvioko Parke Nazionala
Vesuvioko Parke Nazionalaren bidezidor jendetsuena, azken urtean 600.000 bisitari baino gehiago erakarri dituena, Reanudibex 100 modeloko desfibriladore sare batekin hornituta dago joan den urtarriletik, ibilbide osoan zehar. Parkeko agintaritzak berak eman zuen neurri horren berri pentsa ohar batean, eta zehaztu zuen hauxe zela helburua: “Parkea esperientzia berezi bihurtzea, eta, horrez gain, bisitarien segurtasuna eta ongizatea lehentasun erabatekotzat hartzea”.
Gune kardio-babestuen sarea
Bexen Cardio kooperatibak, desfibriladoreen Espainiako ekoizle bakarrak, 3 urte baino gehiago daramatza gune kardio-babestuen sorrera sustatzen, kardio-babes osoko bere modeloarekin. Modelo horren oinarrian hauek daude: Reanibex 100 desfibriladorea
–Bexen Cardioren desfibriladore berritzaileena, eguneko 24 orduetan martxan dagoena– eta bihotz-biriketako geldialdiei buruzko komunikazio eta kontzientziazio ekintzak. Hala, bihotz-birikak suspertzeko eta desfibriladorea erabiltzeko gaitutako boluntarioen komunitateak sortu dira. Helburua da gizarte kardio-babestu bat sustatzea, eta Euskadi kardio-babesean lider izatea Europako hegoaldean.
Ekimen honen proiektu aitzindaria Ermua (Bizkaia) izan zen, non 200 boluntario baino gehiago prestatu ziren eta 10 desfibriladore jarri ziren bertako kaleetan, eguneko 24 orduetan erabilgarri egon daitezen.
Proba pilotu hartatik aurrera, udalerri eta enpresa ugarik parte hartu dute proiektuan, nazioan zein nazioartean. Horien artean daude Iruraiz Gauna (Araba), Ibarra eta Eskoriatza (Gipuzkoa) udalerriak, eta hainbat enpresa: Fagor Taldea, Ikerlan, Orkli, Lantegi Batuak, Mondragon Unibertsitatea eta, berriki, Vesuvioko Parke Nazionala (Italia), besteak beste.
Bat-bateko heriotzaren prebentzioa
Gero eta gehiago dira kirol eremuan gertatzen diren eta kezka iturri diren bihotz gelditzeak. Azken biktima Alba Cebrian 23 urteko atleta da. Bihotz gelditze bat izan zuen entrenamendu saio batean, eta ez zen handik bizirik atera. Nabarmentzekoa da, halaber, Dragisa Gudelj Kordobako futbolariaren kasua. 2023an bihotz-biriketako bi geldialdi izan zituen zelaian, eta bi kasuetan behar bezala sendatzea lortu zuen.
Gertaera horiek gorabehera, ikerketa zientifikoek ez dute adierazten kirol jarduerak bihotz-biriketako geldialdia izateko aukerak areagotzen dituenik. Hala ere, ikusten da eragindako kirolarien kopuruak gora egin duela. Fenomeno hori hazkunde globalari egotz dakioke, eta, bereziki, Espainiako kirol jardueraren hazkundeari. 2022an, 4.107.300 kirolari federaturen zifra errekorra lortu zen, hau da, %11ko igoera aurreko urtearekin alderatuta.
Prebentzioa da irtenbide nagusia pertsona batek bat-bateko heriotza izateko aukerak eragozteko edo gutxitzeko. Kardiologian eta kirol erakundeetan adituek helburu bat dute: pertsonen bat-bateko heriotza prebenitzeko eta gutxitzeko metodo eraginkorrak bilatzea.