Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Basque Culinary Centerrek hiru eguneko programa bat jarri du abian 12 eta 17 urte arteko gazteentzat
Basque Culinary Centerrek hiru eguneko programa bat jarriko du abian 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Ekimen horretan guztira 14 nerabek parte hartu ahal izango dute. Jarduerak goizez egingo dira –9:30etik 13:00era–, abenduaren 2an, 3an eta 4an, BCulinary Neguan izenburupean. Udako gastronomia-kanpamenduak izandako arrakastaren ondoren –sukaldaritza gogoko duten nerabeei zuzendua–, lantegi trinko horrekin, BCulinary Neguan ekimenak gastronomia gazteengana gerturatu nahi du.
Intentsitate handiko hiru egun
Hiru egunez, parte-hartzaileak gastronomiaren munduan murgilduko dira hainbat jardueren bitartez. Hona hemen horietako batzuk: hornidura-azoketako sasoiko barazki-postuetara joatea, maisu gozogileen eskutik turroia egiten ikastea eta, batez ere, kuzinatzea.
Lehen egunean, urtarrilaren 2an, asteazkenean, ikasleak Basque Culinary Centerretik Ordiziako azokara joango dira, Ordiziako Martinez jatetxeko Xabier Martinezek lagunduta, eta ostean, herri bertan, D’elikatuz interpretazio zentroa bisitatuko dute. Elikadurari eta gastronomiari buruzko zentroa da, eta gustua eta osasuna sustatzeko gune bat sortzea du helburu.
Urtarrilaren 3an, ostegunean, gazteek menu bat prestatuko dute: alkatxofak urdaiazpikoarekin eta arrautza-lorearekin, bakailaoa pil-pilean eta gaztaina-bavaroisa mugurdi-coulisarekin. Egun berean, gurasoek zentroa bisitatzeko eta gazteek prestaturiko platerak dastatzeko aukera izango dute.
Tailerra 4an, ostiralean, amaituko da, eta honako menu hau prestatuko dute: txangurroa donostiar erara, ahate-paparra pisto espeziatuarekin eta Jijona turroiaren izozkia.