TUlankide MONDRAGON

Banaketa

Ekintzailetzaren gaineko bederatzi esperientzia aurkeztuko dira iraileko Dreamworks saioan

2012/09/03

MONDRAGONen bisio berriak Korporazioaren oinarri ekonomikoak eraldatzeko prozesu bat gauzatu behar dela agerrarazi du, etorkizuneko ekonomiaren erronka lehiakorretara egokitzeko. Eraldaketa horretarako, beste estrategia batzuen artean, etorkizunean garatzeko potentzial handia duten jarduera-sektoreetan enpresa ekimen berriak sustatu behar dira.

Gehiago irakurri

MONDRAGONeko zuzendariak elkartu zituen 400 Foroaren 5. edizioak

2012/08/06

Uztailaren 6an MONDRAGONek 430 zuzendari elkartu zituen Donostian lan jardunaldia egiteko. Gogoeta gaia: 'Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak'. Txema Gisasola presidente berriaren lehen agerpena izan zen ekitaldian.

Gehiago irakurri

"Nazioartekotzen diren kooperatibek enplegu gehiago sortzen dute etxean"

2012/07/23

Santanderreko Menéndez Pelayo Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak udako ikastaroa egin dute, 'Kooperatibek mundu hobea egiten laguntzen dute' izenburupean. Mundu osoko adituak elkartu dira hiru egunez, uztailaren 17tik 19ra, Santanderreko Magdalena Jauregian, Nazioarteko Menéndez Pelayo Unibertsitateak (UIMP) eta MONDRAGON Korporazioak antolatu duten udako ikastaroan parte hartzeko. Ekimenaren alde praktikoa Arrasaten (Gipuzkoan) osatu dute gero, han izan baitute Korporazioaren eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera.

Gehiago irakurri

Datuek MONDRAGONek estrategia internazionalarekin asmatu duela berretsi dute

2012/07/11

MONDRAGONek argitaratu berri duen txosten baten arabera, enpresen multilokalizazioak etxe nagusiaren jarduera, emaitzak eta enplegua hobetzen ditu.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek kooperatibetako 400 zuzendari baino gehiago elkartu ditu Kursaalen

2012/07/06

Gogoeta gaia "Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak" izango da. Ekitaldian Korporazioko kontseilu Orokorreko lehendakari berria den Txema Gisasolak parte hartuko du. Hitzordura Carlos Dias eta Santiago Alvarez de Mon enpresa kudeaketari buruzko adituak ere joango dira.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek nazioartekotze eta berrikuntza estrategiarekin asmatu duela berretsi du

2012/06/04

MONDRAGON Korporazioak modu egokian itxi zuen 2011ko ekitaldia, 343 milioi euroren emaitza operatiboak lortuta, 2010ekon pare, eta aurreko urtean zeuden lanpostuak mantenduta.

Gehiago irakurri

Eroski Consumer-en ataria finalista izan da 2012ko Internet Sarietan

2012/05/21

Atari onenaren sailean finalista izan da Eroski Consumer webgunea. Iberoamerikako Interneteko erabiltzaileen elkarteek eta zibernautek ematen dituzten sariak dira Internet Sariak. Informazioaren gizartearen egunaren harira ematen duten sariak dira.

Gehiago irakurri

MONDRAGONen 2012ko kongresua

2012/04/25

MONDRAGON Korporazioaren 2012ko Kongresua egin da Arrasaten (Gipuzkoa). Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario zeuden deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztien ordezkaritzan.

Gehiago irakurri

Eroskik 4.000 langile baino gehiago integratu ditu bazkide jabe berri gisa

2012/03/22

Guztira Eroski hipermerkatu eta supermerkatuetako 4.142 langile bazkide kooperatibista bihurtu dira, langileek beraiek onartutako planari jarraituz.

Gehiago irakurri

Eroskik supermerkatu berria zabaldu du Gipuzkoan

2012/01/12

Eroskik frankiziatutako supermerkatua zabaldu du gaur goizean Eskoriatzako Intxaurtxueta auzoan. 532 metro koadroko zabalera du Eroski/City berriak.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Ostirala 3 Min: 12
Max: 20
Larunbata 4 Min: 11
Max: 26
Igandea 5 Min: 13
Max: 29
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak