TUlankide MONDRAGON

Banaketa

Ausolanek webgune erabilgarriagoa eta funtzionalagoa estreinatu du

2013/01/07

Ausolanen webgune berriaren diseinuak interfaz berria garatzen saiatzen da, erabilgarriagoa eta funtzionalagoa. Bertatik, bost negozio unitateetara erraz iritsi daiteke, bai sukaldaritza sektoreko eskaintzara zein garbiketa zerbitzuetara. Ausolanek zerbitzua eskaintzen du eskola, enpresa, hirugarren adineko egoitza, ospitale eta erlijio komunitateetan. Era berean, webgune berriak aukera ematen du Ausolan Taldea osatzen duten zazpi enpresen gaineko informazioa kontsultatzeko.

Gehiago irakurri

MODRAGON Korporazioa airetik

2013/01/04

Irudi artxibo bat sortzeko asmoz, MONDRAGONek korporazioaren instalazioak eta eraikin nagusiak grabatu berri ditu. Filmazio gehienak 2012ko azaroan egin ziren, baina 2011n ere hainbat irudi grabatu ziren. Era berean, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa ere filmatu zen.

Gehiago irakurri

Azaroko ekitaldiekin agur esan diogu Kooperatiben Nazioarteko urteari

2012/12/07

Azaroko ekitaldiekin amaiera eman zaio Kooperatiben Nazioarteko Urteari. Eta horren guztiaren gaineko informazioa jaso du TU Lankidek azken zenbakian. Portadan ere, kooperatiben nazioarteko urteari agur esateko modu originala aukeratu dugu, kooperatibetako kideek balio kooperatiboak sustatzen dituzten argazkiarekin.

Gehiago irakurri

Josu Urrutiak ordezkatuko du Mikel Gantxegi Mundukide Fundazioaren zuzendaritzan

2012/12/07

Orain arte Mikel Gantxegi izan da Mundukide Gobernuz Kanpoko erakundeko zuzendari nagusia. Etorkizunean, berriz, Josu Urrutia bilbotarra arituko da. Urrutia Bilbon jaio zen orain 38 urte, ekonomian lizentziatua da eta hainbat arlotan esperientzia profesional zabala du.

Gehiago irakurri

Orbea eta TU lankideren zozketaren irabazlea nor izan den jakin nahi?

2012/12/06

Tulankide.comeko irakurle eta jarraitzaileak saritzeko asmoz zozketa jarri genuen abian orain hilabete eta erdi, eta zozketaren emaitza zuekin konpartitzeko garaia iritsi da. Guztira, ehundik gora lagunek eman duzue izena lehiaketan, guztiak egin zarete gure jarraitzaile Twitterren eta Newsletterrak jasotzeko eskaera egin diguzue. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik. Irabazlea berriz, Andoni Gartzia izan da.

Gehiago irakurri

Juan Jose Ibarretxe: "Kooperatibagintza faktore garrantzitsua izango da etorkizuneko garapen ekonomikoan".

2012/11/30

Gizabidea Fundazioak antolatuta 'Arizmendi Topaketa 2012' egin zen atzo arratsaldean Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian. Gonbidatua, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, eta hitzaldiaren arloa; 'euskal gizarteak oro har eta batez ere kooperatibagintzak etorkizunari aurre egiteko gakoak aztertzea'. Ibarretxek 200 lagun baino gehiago erakarri zituen hitzaldira.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek enpresarik berritzaileenaren “Cambio Financiero” saria jaso du

2012/11/28

Joan den astelehenean, azaroak 26, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariorde Javier Sotilek enpresarik berritzaileenari emandako “Cambio Financiero” saria jaso zuen, Madrilen. Errekonozimendu horren bitartez, EIG Multimedia Taldearen aldizkari ekonomikoak Korporazioak bere enpresa ibilbidean izandako jarrera berritzailea saritzen du.

Gehiago irakurri

Parte hartu eta irabazi Orbearen jantzia tulankide.com-en jarraitzaile eginda

2012/11/20

Tulankide.com-en newsletterra edo Twitter kontua (@TUlankide) jarraitzeagatik bakarrik, Orbea ziklismo taldeko jantziak (kulot eta maillota) irabaz ditzakezu. Abenduaren 5ean, eguerdiko 12etan, egingo da zozketa eta irabazlearen izen abizenak jakitera emango ditugu. Oraindik aukeran zaude!

Gehiago irakurri

Milaka lagun batu ziren Durangon kooperatiben jaia ospatzeko

2012/11/12

Durangoko Landako Gunea jendez bete zen atzo egun osoz. Aitzakia ezin hobea; kooperatiben festa ospatzea, Kooperatiben Nazioarteko Urtean. Konfekoop erakundeak antolatutako jaian gaztetxoenak izan ziren protagonista goizean, Irrien Lagunen eskutik. Gainera, nekazaritza arloko kooperatibek euren produktuak erakutsi zituzten.

Gehiago irakurri

Eroski taldea da Capraboko bazkide bakarra

2012/10/15

Eroski taldeak Botet familiak Caprabon zuen %16a erosi du eta modu horretan sozietatearen kapitalaren %100aren jabe egin da.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Ostirala 23 Min: 10
Max: 35
Larunbata 24 Min: 16
Max: 35
Igandea 25 Min: 16
Max: 28
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak