Irakurriena
- 1. MONDRAGONek BIHAR abiarazi du, adinekoak eta mendekotasuna dutenak etxean zaintzeko ekimena
- 2. Seul-etik MONDRAGON ezagutzera
- 3. Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!
- 4. 20 urteko ibilbidea egin du GSRk
- 5. HIREKIN zentroaren lehen harria jarri dute
- 6. 2022 iruditan
- 7. Interkooperazio eta elkartasun mekanismoen balioa, TU Lankideren azaleko gaia
- 8. ‘Hazia’ musikala ETBn ikusgai
- 9. %12,35 igo da TULANKIDE.COM-eko bisitarien kopurua 2022an
- 10. LANKIko ikertzaile Igor Ortegak bi liburu berri kaleratu ditu
Azaroak 15, MONDRAGONen Kongresua 2022

2022ko Kongresuak hiru berrikuntza izango ditu. Batetik, Leire Mugerzaren estreinaldia izango da urtarrilean presidente izendatu zutenetik; bestalde, presentziala izango da berriz ere -telematikoki jarraitzeko aukerarik gabe-; eta azkenik, honako ponentzia eztabaidatuko da: "LABORAL kutxaren ekarpenen egokitzapena interkooperazio eta elkartasun erreminta eta funtsei".
Honako ponentzia eztabaidatuko da: "LABORAL kutxaren ekarpenen egokitzapena interkooperazio eta elkartasun erreminta eta funtsei"
Ponentziari dagokionez, LABORAL Kutxa-ren eta MONDRAGONen arteko harremana eta kolaborazio maila mantentzeko helburuarekin aurkeztuko da, oinarri jasangarria duen eta egungo araudi bankarioekin bateragarriak diren oinarri sendoetan eusten dena hain justu ere. Ponentzia kooperatibetara helarazi zen eta zuzenketak jasotzeko epea irailaren 17an amaitu zen. Hala, epe horretan kooperatiba eta dibisioek ez dute inongo emendakinik aurkeztu.
Eguneko gai ordenaren gainerako gaiak ohikoak dira. Korporazioan sartu diren kooperatiba berrien berrespena, zentro korporatiboaren gaineko aurrekontua eta finantzazio kuotak eta Batzar Orokor zein Batzorde Iraunkorraren kudeaketa txostenen aurkezpena.
Kongresuaren gainean. Irizpide nagusiak zehazten dituen organoa da Kongresua, eta guztien interesekoak diren oinarrizko politikak definitzen ditu. Guztira 650 konpromisario daude deituak kooperatiba guztien ordezkari gisa.