Ausolan: 50 urte ilusio eta berrikuntzaz beteta

Ausolan, kapital %100 espainiarra daukan kolektiboentzako lehenengo sukaldaritza enpresak urrezko ezteiak betetzen ditu gaur.
Card image cap
50. urteurrena dela eta egin duten familia argazkia.
2019/04/05

Gure herrialdeko emakumearen enpresa ekintzailetzaren erakusgarririk garrantzitsuenetako batek eta kudeaketa kooperatiboaren ereduak markatzen dute enpresaren historia, horiexek baitira enpresaren garapenaren funtsezko faktoreak.

1969an hasi, eta berrogeita hamar urteko historia izan da. Hasiera hartan, “konforme ez zeuden hamazazpi emakumek ezkondu ostean ere lanean jarraitzeko eskubidearen alde borrokatzea erabaki zuten. Garapen pertsonalaren eta independentzia ekonomikoaren bilaketarako borroka izan zen, gaur egunera arte tinko iraun duena”, azaldu du Maria Lopezek, Harreman Instituzional eta Zerbitzu Juridikoetako zuzendari korporatiboak.

AUSOLAN-vehículos1

Konpainiaren sortzetiko izena Auzo Lagun S. Coop. zen, euskaraz talde edo komunitate lana adierazten duena. Formula juridikoa, berriz, lan elkartuko sozietate kooperatiboa zen, non emakume bazkide guztiak ziren langileak.

Era horretan hasi zen herrialdeko kolektiboentzako sukaldaritza enpresa garrantzitsuenetako baten historia. “Sortu zen testuingurua kontuan izanda, erabat aitzindaria izan zen emakumeen kolektiboaren lan gaitasunaren aldeko apustua egiten, gaitasun hura gizartearen zerbitzura jartzeko, eta garai hartako gizartearen baimenarekin egiten zekiten hari enpresa dimentsioa emateko: alegia, sukaldean aritzea eta garbitzea”, gehitu du Lopezek.

Urte batzuk geroago, 1970ean, konpainiak Espainiako lehenengo haurtzaindegia sortu zuen, seme-alabei zaintza eta arreta eskaintzeko, horixe baitzen emakumeak laneratzean izaten zuen arazo nagusietako bat.

Oinarrian ahalegina eta jarraikitasuna izan dituen historia izan da, egiteko beste modu bat ezarri duena. “Egiteko dugun modua funtsezko lehentasuna da guretzat, jakin bai baitakigu gure negozioa osasunaren biran dabilela”, nabarmendu du Mariak. Kalitatea, hurbiltasuna, ahalegina eta berrikuntza. Faktore gakoak dira horiek sentiberatasun berezia duen negozio batean, non egunero-egunero “arreta osoz zaintzen ditugun elikadura segurtasuna, askotariko menu orekatuen diseinua, osagaien aukeraketa, prestatzeko modua, bai eta bazkaltiarrekin egon ohi diren pertsonek ematen duten balio erantsia ere”, gehitu du.

sustituye limpieza quirofano

Enpresa historia ezohiko honek Espainiako kolektiboentzako hiru sukaldaritza enpresa nagusien artean kokatu du Ausolan, eta kapital %100 nazionala daukan lehenengoa da, bolumenari dagokionez. 16 sukalde zentral ditu, eta ezin konta ahala sukalde in situ: ildo bero zein hotzarekin, eta otorduak in situ edo modu mistoan prestatzeko aukerarekin.

Konpainiak 260.000tik gora menu ematen ditu egunero Espainian, eta 2.100etik gora bezero ditu bere jarduera segmentu guztietan: ikastetxeak, ospitaleak, enpresa publiko zein pribatuak, komunitateak edo egoitzak… Eta azken ekitaldian, 230 milioi euroko guztizko fakturazioa izan zuen.

Maila nazionalean izandako arrakasta dela tarteko, 2016an, nazioarteko merkatura atera behar izan zuen Ausolanek. Hedapena Frantzian hasi zuen, sukalde zentral propio bat eraikita, eta herrialdearen hegoaldean Ausolan Pays Basque sortuta. 2018ko apirilean, Txilera iritsi zen, Genova Servicios Gastronómicos konpainiaren %60 erosita, catering garraiatuko zerbitzuetan espezializatutako konpainia.

Gainera, kalitatearekin duen konpromiso irmoari leial izanda, hainbat ISO ziurtagiri lortu ditu berriki: 9001, 14001 eta 22000. Bestalde, 45001 ziurtagiria lortu duen lehen enpresa taldea da, eta talde osoak berritu ahal izan du Enpresa Osasungarria ziurtagiria.

AUSOLAN personas:instalaciones11

Kooperatibismoa, taldea da kapital nagusia

Ausolanen balioa bere proiektu sozio-enpresarialean datza, zeinak, balio kooperatiboetan inspiratuta, partaideen garapena eta parte hartzea sustatzen duen, ilusioa eta konpromisoa sortuz.

Eredu berritzaile eta egonkortua da, “non enpresaren lehentasuna langileen eskuetan dagoen; eredu honetan, pertsonak eta euren ahaleginaren balioa dira kapital nagusi”, azpimarratu du Ausolaneko zuzendariak.

Eredu kooperatiboak gizarte konpromiso bat irudikatzen du. Pixkana, bazkide guztiek onartu dute, eta horrek dakar “urtero, enpresa mozkinen %10 berriz inbertitzea geu kokatuta gauden inguruneen gizarte eraldaketan, zuzenean edo geure bezeroen bitartez –mundu osoan zehar–; hala, berriz gizartean inbertitzen dugu berak sortzea ahalbidetu digun aberastasunaren zati bat”, amaitu du Maria Lopezek.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak