Aurkezpena Gasteizko Europa Jauregian

Mondragon Unibertsitateak jardunaldi informatibo bat egingo du gaur, 18:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, ingeniaritzari loturiko bere eskaintza-akademikoa aurkezteko.
Card image cap
2017/01/23

Jardunaldi informatiboa Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta horien gurasoentzat antolatu da, eta ordubete inguruko iraupena izango du.

Zehazki, Vitoria-Gasteizko saio informatiboa ingeniaritza-arloari lotuta egongo da, eta Goi Eskola Politeknikoak eskainiko du. Gaur egun Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza arloko ikasketak hiru Campus ezberdinetan eskaintzen ditu: Arrasaten, Ordizian eta Donostialdean.

Mondragon Unibertsitatea, ikasleak

Hain justu ere, Mondragon Unibertsitateak ingeniaritzako zortzi gradu eskaintzen ditu: Mekanika, Industria Elektronika, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Energia, Biomedikuntza eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan –azken hirurak Donostialdean–.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, webgunera jo daiteke: www.mondragon.edu/prest, edo telefono honetara deitu: 902 110 436.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa