Ate irekien jardunaldiak martxa onean doaz Mondragon Unibertsitatean

Mondragon Unibertsitateko fakultate guztietan burutu dituzte dagoeneko ate irekien lehen jardunaldiak. Eta orain arte balorazioa ezin hobea da. Hurrengo hilabeteotan aukera izango dute ikasle eta gurasoek fakultate desberdinak bisitatzeko eta eskaintzaren berri hurbiletik izateko.
Card image cap
Eskoriatzako kanpusean 100 pertsona inguru bildu ziren. Aretxabaletan 40 inguru.
2013/02/06

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean dagoeneko egin dituzte ate irekien lehen jardunaldiak, Eskoriatzan eta Aretxabaletako kanpusetan. Eta aurrerantzean ere izango dira beste batzuk. Bi kanpusetan, egun berdinetan izango dira ate irekiak: martxoaren 7an, apirilaren 20an eta maiatzaren 25ean egingo dira. Horretaz gain, otsailaren 16an, HUHEZIk ate irekiak egingo ditu Aretxabaletako campusean, nahi duten atxabaltarrek bisita ditzaten eraikina eta bertako instalazio berriak.

MU-ate irekiak

Enpresagintza fakultatean, Bidasoako kanpusean izango dira hurrengo ate irekien jardunaldiak, graduen inguruko informazioa emateko: otsailaren 21ean, martxoaren 7an, martxoaren 16an, eta apirilaren 27an. Oñatin berriz, maiatzaren 4an izango dira. Bilbon bi ekitaldi egingo dituzte: apirilaren 20an eta maiatzaren 25ean. Eta Madrilen ere izango dira Enpresagintzakoen aurkezpenak: otsailaren 23an, martxoaren 16an, apirilaren 27an eta maiatzaren 25ean.

Goi Eskola Politeknikoan, berriz, Arrasaten egingo dituzten jardunaldiak egun hauetan izango dira: martxoaren 21ean eta maiatzaren 11an. Goierrin berriz, martxoaren 16an egingo dituzte. Eta Donostian, otsailaren 28an eta apirilaren 18an. Horietan guztietan, graduen inguruko informazioa eskainiko da.

Gastronomia Zientzien Fakultatean, Donostian izango dira aurkezpenak: otsailaren 14an, martxoaren 16an eta maiatzaren 25ean.

Edozein modutan, informazio gehiago eskuratu daiteke helbide honetan: http://www.mondragon.edu/prest/ate-irekiak

Irakaskuntza unibertsitate zentroa