Astelehenean, hilaren 16an, Ekiten sariak banatuko dituzte

Mondragon Unibertsitateko errektoreorde Jon Altunak prentsaurrekoa eskainiko du ekainaren 16an, astelehena, 11:00etan, Unibertsitateko Errektoretzan (Loramendi 4, 6. eraikina, Arrasate) eta ekintzailetza sustatzeko ‘Ekiten’ programan parte hartu duten ikasleen proiekturik onenak sarituko ditu.
Card image cap
Aurreko urte bateko Ekiten lehiaketako sarituak.
2014/06/14

Jon Altunarekin batera, Gaztenpresaren ordezkari Inma Ramos eta Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapeneko agentzien ordezkari Agurtzane Etxaniz eta Agurtzane Díez izango dira. Lehiaketaren helburua ikasleen artean ekintzailetza-kultura sustatzea da, enpresa-ideiak eta -proiektuak abian jarriz, berrikuntzaren kulturaren bitartez enpresa-jarduera berriak sortzeko.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa