Arrasaten ere omenaldi beroa jaso du Arizmendiarrietak

Pasa den astean Donostian eta Markinan izandako omenaldi ekitaldien ondoren, atzokoan Arrasaten ekarri zen gogora Arizmendiarrieta eta berak egindako lana. Donostiako gotzainak meza eman eta gero, ekitaldi xumea eskaini zitzaion Eskola Politeknikoko lorategian. Ekitaldiekin jarraituta, asteazkenean Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du eta aurretik Emilia BEAk hitzaldia eskainiko du Garaia Berrikuntza Gunean.
Card image cap
2015/04/27

Arizmendiarreta-omenaldia Arrasaten

Goi Eskola Politeknikoko lorategian egin zioten atzo, apirilak 26, omenaldi ekitaldia Arizmendiarrietari. Bertan bildu ziren Arizmendiarretaren familiakoak, Arizmendiarretaren Lagunak Elkarteko kideak eta baita Arizmendiarretarekin batera lan egin zuen Jose Maria Ormaetxea eta beste fundatzaile batzuen familia artekoak ere.

Arizmendiarreta-omenaldia Arrasaten

Ekitaldi "xumea", baina "bihotzez egindakoa" izan zen. Hasieran, Arizmendiarretaren Lagunak Elkarteko Jose Mari Larramendik hartu zuen hitza. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak aipatu zuen "Arizmendiarretarentzat hezkuntza zen tresnarik onena gizartea eraldatzeko, eta bere asmoa zen gazteak formatzea, gero gazte horiek gizartea eraldatzeko".

Eta amaitzeko, Jose Mari Ormaetxeak hainbat oroitzapen ekarri zituen gogora.

Arizmendiarreta-omenaldia Arrasaten

Emilia BEAren hitzaldia

Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak antolatuta, datorren asteazkenean, apirilaren 29an, Emilia Bearen hitzaldia emango da Garaia Berrikuntza gunean. 16:45ean hasiko da hitzaldia eta Eneritz Pagalday, Lankiko kideak egingo dio aurkezpena.

Emilia BEA

“Lana kontenplaziorako objetu moduan, Simone Weil eta langile izaera” izango da hitzaldiaren izenburua. Emilia BEA Valentziako Unibertsitateko zuzenbidearen filosofia eta filosofia politikoko irakaslea da eta Association pour l’etude de la pensée de Simone Weil elkarteko kidea da.

Hitzaldia amaitu ondoren, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko batzar nagusia egingo da. Eta bukatzeko, lagunarteko elkarrizketa jarraituz, pintxo batzuk eta edariak dastatzeko aukera izango da.