Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez Zabaletak ordezkatuko du Iñigo Ucín MONDRAGONeko lehendakaritzan, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
- 2. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 3. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 4. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 5. Finantza Foroa 2023
- 6. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 7. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 8. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 9. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 10. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
Arrasatek ere 2018ko gizarte ekonomiaren mundu mailako Foroa ospatuko du

Datorren urriaren 1etik 3ra bitartean Bilbon ospatuko da Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroaren IV. edizioa (GSEF 2018) eta Bizkaiko hiriburuaren hautagaitza babestu ondoren, Arrasatek parte hartze garrantzitsu eta aktiboa izango du aipatu Foroaren ospakizunean, herrian bertan egingo baitira Foroko hainbat ekintza.
Esate baterako, urriaren 3an eta 4an, Bilboko kongresuko bisitarientzat Arrasateko gizarte ekonomia ezagutzeko lau bisita edo ibilaldi tematiko desberdin antolatu ditu Udalak herriko gizarte ekonomiako eragileekin elkarlanean: Arizmendiarrietaren obraren bitartez, herria eta balio kooperatiboak ezagutzeko bisitaldia, kooperatibismoaren eredua ezagutzeko tokiko kooperatiba industrial batera bisitaldia, Arrasateko kooperatiben garapenean hezkuntzak izandako garrantzia ezagutzeko Mondragon Unibertsitatera eta Arizmendi Ikastolara (biak kooperatibak) bisitaldia eta azkena, Ekonomia solidarioaren ibilbidea, non Emaus, Arrasateko Gureak Inklusio Taldea eta Caritas bisitatzeko aukera izango duten parte hartzaileek.
Arrasateko esperientzia ezagutzera emateko erakusketa egongo da ikusgai Kulturaten
Bisitaldien aurretik, halaber, Kulturateko areto nagusian harrera egin ostean, Arrasateko gizarte ekonomiaren ekosistema aurkezteko bideo labur bat ikusi eta gizarte ekonomiak Arrasaten duen presentzia eta garrantzia islatzeko, Jose Maria Arizmendiarrieta ardatz duen erakusketa ikusteko aukera izango dute bisitariek Kulturateko klaustroan.
Herritarrei zabaldutako egitaraua
Gizarte ekonomiaren alorrean Arrasatek mundu mailan duen erreferentzialtasuna herritarren artean aski ezaguna den arren, GSEF 2018 herriko eredu bereizgarria indartu eta balioan jartzeko aprobetxatu nahi da. Helburu horrekin, beraz, egitarauaren baitan, herritarrei zabaldutako bi ekintza ere antolatu dira. Alde batetik, urriaren 8tik 28ra bitartean, Arzimendiarrietaren irudia ardatz duen erakusketa ikusgai egongo da Kulturateko Klaustroan interesa duten arrasatearrentzat eta horrez gain, hilabetean zehar urriaren 8an eta 9an, arratsaldeko 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian, “, “Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo” film dokumentala ere proiektatuko da herritarrek ikusteko aukera izan dezaten.